Hezkuntza-teknologiaren helburuak gure ikastetxean

Tecnología educativa en Durango

Hezkuntza-teknologiak azkar egiten du aurrera. Gure ingurura begiratuz gero, ikusiko dugu gauza fisikoek mundu digitalean bere alderdia dutela, eta, gainera, era guztietako informazioa dugula eskura, bere alde on eta txarrekin. Nevers Ikastetxean aspaldi ohartu ginen horretaz, horregatik hartu genuen gure ikasgeletan azken teknologia txertatzeko erabakia. Baina ba al dakizu nola ateratzen dieten etekina gure ikasleek aurrerapen teknologiko horiei? Kontatuko dizugu.

Zer da hezkuntza-teknologia erabiltzearen xedea?

Haurren ikaskuntza prozesuan hezkuntza-teknologia baliatzeak hainbat onura eta helburu ditu. Horien guztien artean, gure ustez, honako hauek nabarmendu behar dira:

Hezkuntza tradizionala osatzea eta indartzea

Nevers Ikastetxean ez ditugu ahaztu liburu eta koaderno fisikoak. Hala ere, hezkuntza‑material tradizionalak indartu egiten dira multimedia-gailuekin, online edukiekin, bideoekin, animazioekin, audioekin, grafikoekin eta partaidetza ariketekin.

Teknologia horiek bisualak dira, erakargarriak eta interaktiboak. Ikasleak dibertitu egiten dira eta ikasteko eta parte hartzeko interes handiagoa erakusten dute, ikaskuntza eraginkorragoa, azkarragoa, intuitiboagoa eta entretenigarriagoa lortuz.

Gainera, irakasleek eduki osagarria dute eskura, material lagungarri gisa edo, une jakin batean, beharra duten ikasleen ezagutza indartzeko. Horrela, ikasleek ikasteko erritmo pertsonalizatuak jarrai ditzakete.

Gaurkotasuna ezagutzea

Gailu teknologikoak informazio-iturri irekiak dira, baina sarean aurkitzen dugun guztia ez da egiazkoa. Informazioaren tratamenduaren ikuspegi pedagogiko batekin, informazioa prozesatzen eta harekin interakzio egoki bat edukitzen ikasten dute ikasleek.

Ikasleen laneko etorkizuna hobetzea

Aurretik aipatu bezala, aro teknologikoan gaude. Gaur egun, ia lanpostu guztietan behar da trebetasun on bat tresna eta aplikazio teknologikoetarako, eta ezinezkoa dirudi horiek gabe enplegu on bat lortzean edo nahi izatean pentsatzeak. Horregatik da hain garrantzitsua gailu horiek tresna gisa erabiltzea.

Eraginkortasuna hobetzea, datuak hartzea, neurtzea

Diagnostikoak eta ebaluazioak egiteko tresna aparta dira. Teknologia horien bitartez sortutako datuei esker, neurketak eta interpretazioak egin ditzakegu. Emaitzekin hezkuntza-estrategia bidera dezakegu.

Aisialdi arduratsua

Ez, ez dugu ahaztu aire zabalean jolastea zein dibertigarria eta onuragarria den. Baina jolas birtualak edo bideojokoak ere eraginkorrak dira txikienek ikas dezaten. Garapen kognitibo handiagoa, ikusmen/eskuzko koordinazioa hobetzea, ahalegina indartzea eta porrota jasaten laguntzea dira onuretako batzuk.

Ondorioa

Horregatik guztiagatik eta askoz gehiagorengatik, NBEk irakaskuntza modu berri horiek sustatzen eta bultzatzen ditu, mundu digitalak etengabean egiten baitu aurrera.

Beraz, badakizu, hezkuntza-teknologiak? Argi eta garbi, bai; betiere zentzuz eta ikasketa plan landu, egonkor, eta malgu baten baitan. Nevers Ikastetxean sinetsita gaude ikastetxean hezkuntza-teknologia erabiltzeak hezkuntza prozesua hobetzeko tresna baliagarriak ematen dizkiela irakasleei. Horregatik, gailu horien etengabeko hobekuntzan inbertitzen dugu.

Escuela cooperativa
Tecnología educativa en Durango