Badakigu irakurtzeko ohitura izatea ezinbestekoa dela garapen kognitibo eta funtzional ona izateko; pertsona guztiontzat da garrantzitsua, baina bereziki, haurrentzat. Irakurtzeak beste edozein jarduerak baino gehiago indartzen du garuna, irudimena eta ondorioz,  sormenaren maila guztiak estimulatuz.

Nork ez du haurtzaroko ipuin gustukoena gogoratzen? Irakurketa benetako magia da, orrialdez orrialde.

Irakurtzeko ohitura hartzeko ezinbesteko puntuak

1. Adin bakoitzerako liburu mota bat

Adin bakoitzak bere liburuak ditu. Istorio hauek gaitasun intelektualak garatzen lagunduko dute eta, aldi berean, irakurtzeko ohitura indartzea lortuko dute. Aprobetxatu eta ikusi Nevers Ikastetxeko irakasleek zein liburu mota aukeratzen dituzten, eta zalantzarik baduzu, galdetu lasai.

2. Espazio erosoa eta atsegina

Irakurtzeko leku on eta eroso bat aukeratzea oinarrizkoa da irakurketa gozamen-une batekin lotzeko. Argiztapen egoki bat izatea (natural bada, hobe), aulki edo besaulki eroso batean esertzea eta liburuak zure seme-alabaren garaieran uztea ere oso garrantzitsua da. Era horretan, irakurri nahi dituen istorioak berak aukeratzeko bidea emango diozu eta horri esker, irakurketaz edozein unetan gozatzen ikasiko du.

Hori dela eta, irakurketa-gela bat sortu dugu, non ikasleek tarte atsegin bat igaro ahal izango duten, gustuko dutena irakurtzen.

3. Irakurketa partekatuko uneak

Haurtzarotik gure inguruan gertatzen den guztia xurgatzen dugu, beraz, eredu ona ematen baduzu, hura nabaritu eta imitatuko dute. Aprobetxatu lasaitzeko denbora bat hartzeko eta amaitu irakurritakoari buruzko eztabaida txiki bat eginez. Gustura hartuko dute berriketaldi animatu bat!

4. Askotariko irakurketa

Aipatzen genizun bezala, ezinbestekoa da adinari egokitutako liburuak aukeratzea, baina horrez gain, edozein une aprobetxatu eta gauza interesgarriak irakurtzea proposatzen dizuegu. Adibidez, irteera batean zaudetenean, eragin kartelak irakurtzera eta bisitatuko duzuen lekuaren berri izatera. Era horretan, irakurtzea zein dibertigarria den ulertuko dute.

5. Mugimenduen eta gustuen askatasuna

Ez ditugu gure seme-alaben gustu berberak eta hori errespetatu egin behar dugu. Adibidez, dinosauroen historiari buruz edo modari buruz irakurtzea gustuko badute, ez mugatu euren aukeratzeko askatasuna eta ez aukeratu zuk beste gai bat. Gure haurren eskuetara gai ezberdinak iristea garrantzitsua den arren, interesatzen zaizkien gaiei buruz irakurtzen badute, irakurle sutsuak izatea lortuko duzu. Ez ahaztu euren fantasia-unibertsoa dutela.

6. Irakurketa digitala… bikain!

Ez gara paperean inprimatutako liburuak alde batera utzi ditzaten iradokitzen ari. Baina gaur egun, tablet-ek, mugikorrek eta eBook-ek abantaila handiak eskaintzen dituzte. Edonon eta edonoiz irakurtzeko aukera emateaz gain, hainbat eduki eskura ditzakete (bideoak, irudiak…), zeintzuek euren esperientzia aberastuko duten.

7. Irakurtzen duten horrekiko interesa

Garrantzitsua da irakurtzen ari diren gauza berriekiko interesa duzula erakustea. Galdetu pertsonaiei eta haien ekintzei buruz, adierazi kontatzen dizun guztia zein interesgarria eta zirraragarria den. Datozen orrialdeetarako ikusmira gehiago sortzeko modu oso ona da.

8. Irakurketa jolas bat da, ez betebehar bat.

Zure seme-alaba irakurtzera behartzen baduzu, liburuak zeregin batekin lotuko ditu. Irakatsi aisia dela, zerbait liluragarria dela eta beste jolas batzuekin bateragarria dela, eta ez du nagikeriarik izango.

9. Liburu-trukea

Ziur bere gelakideek ere liburu interesgarri pila bat dutela. Taldean bertan soziabilitatea bultzatzeko modu bat elkarri liburuak uztea da (bestearena zaintzeko parametroen barruan). Irakurritako orrialdeetako esperientziak partekatuko dituzte. Artikulu labur hau lagungarria izatea espero dugu.

Jarraitu gomendio hauek eta ziur zure seme-alabak irakurtzeko ohitura dibertigarri, interesgarri eta bere hezkuntzarako ezinbestekoa hartuko duela.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.