Hirueletasuna: hizkuntzak ikasi, mundura irekitzeko

Hirueletasuna: hizkuntzak ikasi, mundura irekitzeko Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntzak funtsezko tresnak dira. Baina hizkuntza bat ikastea ez da gramatika soilik ikastea: erabiltzea da, bizitzea, eta besteekin konektatzeko bide bihurtzea.Horregatik, hirueletasuna gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat da. Gure ikasleek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikasten dute; hizkuntza horiek egunerokotasunean modu aktiboan presente daude. Ez dira …

Irakurtzen eta idazten ikastea: etorkizunerako oinarria

Irakurtzen eta idazten jakitea ez da soilik eskolako helburu bat; haurren bizitza osorako tresna da. Horregatik, gure eskolan irakurketa-idazketa programa propioa dugu, haurren garapenean modu zaindu eta egituratuan laguntzeko. Programa hau 2 urtetik 8 urtera bitarteko ikasleei zuzenduta dago, eta helburu nagusia argia da: hasieratik hizkuntza-trebetasun sendoak eraikitzea eta, zailtasunak agertuz gero, garaiz laguntzea. Zergatik …

Autonomia eta sozializazioa: 3 urtekoen bi lorpen garrantzitsu

Haurra jaiotzen denetik 3 urte bete arte, asko dira umeek eta familiek bizitzen dituzten erronkak eta lorpenak. Lehen begiradak, totelkak, gorputz-mugimenduak edo elikadura likidotik solidora igarotzea, mugimenduan autonomia eskuratzea, lehen hitzak ahoskatzea edo berdinkideekin bizitzen ikastea… bizitzako lehen etapa hau etengabeko lorpen-prozesu bihurtzen da, eta etapa honek haurrari bidea irekitzen dio ikaskuntza berri eta garrantzitsuak …

Etxerako lanak udako oporretan. Beharrezkoak dira?

Udako oporraldia ikasturte osoko luzeena da, eta hori, seme-alabek ikasturtean zehar ikasitakoa ahaztea nahi ez duten familia askorentzat beste kezka bat da. Une horretan zalantza bat sortzen zaigu; udan, etxeko lanak bai ala ez? Ikasturtea luzea da eta errutina zurrun batek markatzen du. Horren ostean, denok oso nekatuta amaitzen dugu, batez ere gure ikasleek. Bere …

Altxa Burua Nevers

Geroz eta digitalizatuagoa den mundu honetan, konektatuta eta aldi berean deskonektatuta dagoena, hainbat pertsonek elkartzea eta aurrerapausu bat ematea erabaki dute. Beraien helburua, gailu mugikorren erabilera egokiaz kontzientziatzea eta heztea da. “Altxa Burua” mugimendua, beste asko bezala, tresna horiek adingabeen artean erabiltzearen ondorioek eragindako kezkatik sortu zen eta, orain, Nevers Ikastetxeko familiek pausu bat aurrera …

Arauen eta mugen garrantzia gure seme-alaben hezkuntzan

Arauek eta mugek funtsezko zeregina dute haurren garapen integralean. Familia gisa, mundua esplora dezaten maitasuna, babesa eta askatasuna eskaini nahi izatea naturala da, baina, era berean, funtsezkoa da segurtasunez, errespetuz eta erantzukizunez hasten lagunduko dieten arau argiak ezartzea.  Zergatik dira garrantzitsuak arauak eta mugak? Segurtasun emozionala ematen dute: Haurrek haiengandik zer espero den eta beren …

Jolas librearen garrantzia

Jolas librea garrantzitsua izateaz gain, haurren garapen egokirako tresna indartsuenetako bat da. Jolas horrek aukera ematen die zereginetatik deskonektatzeko, energia bideratzeko, berdinkideekin momentuak partekatzeko, arau sozialak barneratzeko, komunikatzeko, etab. Bere helburua etenaldi soil bat izatea baino haratago doa; gure ikasleen garapen fisiko, emozional eta sozialerako funtsezko aukera bat da. Jolasorduak kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa errazten …

Emozioetan heztea. Zein beharrezkoa den!

Emozioak kanpoko edo barneko estimulu baten aurrean pizten diren erreakzioak dira. Beraien eginkizuna gure organismoa ingurunera egokitzea da. Horiek gabe, ezingo genuke gure barne-mundua ezagutu, ezta gure inguruko pertsonena ere.  Gizaki guztiok adierazten ditugun oinarrizko emozioak haserrea, amorrua, tristura, poza eta beldurra dira. Iraupen laburrekoak dira, baina mugitzen gaituen horri buruzko informazioa ematen digute. Era …

Ikasgeletara bueltatzeko sei gomendio, 2020/21 ikasturteari begira

2020/21 ikasturtearen hasiera ezberdina izango da. Aurten, lehenengo egunaren urduritasunari, ikasgeletara modu seguruan itzultzeko segurtasun- eta higiene-neurri berriak gehitu behar dizkiogu. Irakasle eta ikasleok errutinak berrantolatu eta protokolo berrietara egokitu behar izango ditugu.  Horregatik, oso lagungarri izan daiteke aldez aurreko planifikazio bat egitea. Ikasgeletara bueltatzeko sei jarraibide 1. Berreskuratu eta entrenatu higiene-ohiturak Funtsezkoa da haurrak …

Udan zehar ikaskuntza bultzatzeko zenbait ekintza dibertigarri

Ahalegin eta dedikazio handiko urte baten ondoren, Nevers Ikastetxeko maila guztietako ikasleek liburuak gorde dituzte eta udako oporrez gozatzen ari dira. Azkenaldiko erritmo frenetikoa kontuan hartuta, ez litzateke arraroa izango gutako askok oporrak familiarekin bateratu ezin izatea. Beraz, interesgarria izan daiteke udan egiteko plan guztien laburpenbat egitea. Nevers Ikastetxetik zenbait proposamen eskaini nahi dizkizuegu. Jarraitu …