Aurreko ikasturtean gure ikastetxeko haurtzaindegia berregitearen aldeko apustua egin genuenean, espazio berri bat berridazteko aukera paregabea sortu zitzaigun. Argi geneukan oihal zuri hori maitasunez, berotasunez, argiz eta ingurumena errespetatzen duen material naturalez hornitu behar genuela, biztanleei etxe berri batek ematen duen erosotasuna eta ongizatea emateko.

Ez zen lan erraza izan. Apustua handia zen, baina eraikuntza arloko adituen laguntzari esker, gure ametsetako espazioa eraikitzea lortu genuen. Leku magiko bat, non umeak aske senti daitezkeen esplorazioan, beren gaitasun biologikoen garapen naturalerako motibazioekin eta garapen positiborako egitura eta elementu motibatzaile berriekin lagunduta.

Baina hezteko eta hazteko pentsatutako espazio bat, oso polita, beroa eta atsegina izan arren, ez da ezer lanerako filosofia on batek laguntzen ez badu. Horrela, bada, gure bigarren zeregina espazio berriarekin bat datorren hezkuntza-metodologia bat bilatzea izan zen, eta, gainera, umearekiko errespetuan eta haren beharrekiko enpatian oinarritutako hezkuntza-ikuspegiaren funtsezko betekizunak bildu behar zituen. Eta hau konfiantzaren Pedagogia besterik ez da.

Nevers Ikastetxeko haurtzaindegia

Konfiantzaren pedagogia

Konfiantzaren Pedagogia Rafael Cristobal psikiatra, pedagogo eta ikertzaile nekaezinaren eskutik ezagutu genuenean, argi izan genuen. Pedagogia horretan oinarritutako aurretiko hezkuntza-esperientziek haren eraginkortasuna bermatzen dute, horrek, konfiantza oinarri duen hezkuntza-eredu honen alde egindako apustua berretsi zuen: Konfiantza, umearengan eta bere gaitasun zein aukeretan.
Gaur egun, pedagogia horren prestakuntzan murgilduta, uste dugu txikienek oso zaintza espezifikoak behar dituztela, maitasun giro batean eman behar direnak. Familia da haurraren beharrizan horiek guztiz asebetetzeko gai den bakarra.

“Eskolak etxearen hedapena izan behar du”, haurraren behar biologikoak asetzeaz gain, haren garapena erabatekoa izan dadin behar duen segurtasuna eta konfiantza emango diona.

Rafael Cristobal

Hori ziurtatzeko, ezinbestekoa da irakasleok, gure haurren garapen-faseak eta bizitzako etapa bakoitzean dituzten beharrizanak ezagutzea. Egunero lan egiten dugu gure ikasleak laguntzeko eta hezteko, konfiantza, errespetu eta maitasun-giro batean.Horrela, umearengan ongizate-sentimendua eragin eta tresna pertsonal berriak eta baliotsuak garatzen laguntzeko.

Helburua: zoriontasuna

Sustrai sendoa duen zuhaitza eta lurrean ondo finkatuta dagoena, indartsu haziko da eta fruitu onak emango ditu. Berdina gertatzen da umeekin ere, dituzten beharrizanak maitasunez eta errespetuz erantzuten badira, hauen garapena egokia izango da eta prozesu horretan eskuratu dituzten tresnek, inguratzen duten mundura moldatzen lagunduko diete, beraien helbuburak lortzeko eta horrekin batera, zoriontasuna.

Hori da lehen eta azken helburua. Zoriontasuna bilatzea eta eskuratzea. Nevers Ikastetxean hartu nahi dugun bidea, gure ikasleei lagunduz, bizitzan dituzten ametsak eta helburuak lortzeko.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.