Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen …