Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen da: gehiegizko pisuarekin eta obesitatearekin lotutako kasuek gora egiten dute ikasleen artean. Osasun publikoko kontua da!

Oreka da sekretua

Neversen badakigu nola zaindu ikasleen elikadura haurtzarotik nerabezarora, horrexegatik prestatzen dugu janaria zentroan bertan eta horrexegatik azpimarratzen ditugu hainbeste bi oinarri horiek. Gure abiapuntua hauxe da: dieta orekatua izan behar da apusturik onena geure jantokian eskaintzen ditugun menu guztietan; produktu freskoak, askotarikoak eta sasoikoak, 45 urteko eskarmentua duen eta nutrizioan aditua den Ausolan enpresak prestatutakoak.

Oreka hori lortzeko, kontuan hartzen dugu kaloria-ekarpena egun osoan behar diren kalorien % 35 izan behar dela eta egunero bermatzen ditugu gure ikastetxeko mahaian gure gastronomian oinarrizkoak diren produktuak, hala nola, oliba olioa, fruituak eta esnekiak, barazkiak, haragia eta arraina.

Menuak ikasleentzat erakargarriak izan daitezen, kolorez eta zaporez bete behar dira, baina elikagai desberdinen kontsumo zuzenaren bidez beti. Lan egiten dugu ikastetxeko ikasleek, otordu bakoitzean honakoak har ditzaten: bitaminen % 50, barazki, lekale eta fruituen bidez; egun aktiboak eta energiaz beteak edukitzeko hain garrantzitsuak diren karbohidratoen % 30; eta proteinen % 20, arrautzek, arrainak edo haragiak eskaintzen dituztenak.

Menuak, etxekoak eta era askotakoak

Horregatik janaria etxean bezala prestatzeko konpromisoa dugu, etxekoentzako menuak prestatzeko orduan zerorrek darabiltzazun maitasun eta kontzientzia berarekin. Ez dugu aurrez prestatutako inolako jakirik erabiltzen, dena prestatzen dugu ikastetxeko suetan, etxean egindako menu on bat izateko beharrezkoak diren higiene- eta osasun-bermeekin.

Eta menuak era askotakoak izateari dagokionez? Zalantzarik gabe, ez da aspertzeko astirik egongo, planifikatzeak sortzaileak izatea eta inor ez aspertzea ahalbidetzen baitu. Produktu guztiak bikain neurtuta daude eta gure instalazioek ahalbidetzen dituzten prestaketa teknika guztiak erabiltzen dira.

Jaten ere ikasi egiten da

Janaria ikasleen hezkuntzaren parte izatea da gure asmoa, ikasgela barruan eta kanpoan gozatuko duten gai bihur dadin, egunak ahalik eta gehien dastatuz.

Gainera, ikaslerik gazteenek arreta berezia jasotzen dute haien jantoki propioa dutelako haurtzaindegi zerbitzu barruan. Betiere berme berberekin, adin guztietan elikadura egokia dutela bermatuz, haurtzarotik nerabezarora.

Bukaera?

Jan dezagun ongi! Elikadura bizi osorako dugun zerbait denez, gure buruaz kontziente garenetik gure organismoa ezagutzen eta zaintzen ikasi behar dugu. Horrela, janariak ez digu inoiz ondoezik edo gaixotasunik sortuko.

Beraz, badakizu, aita edo ama bazara, benetan diogu ikasleek etxean bezala jaten dutela. Egun bakoitzean zer dagoen jakin nahi baduzu, eskura dituzu menuak beti, eta hemen ikus ditzakezu.