Bizitzako leku bat aukeratu beharko bagenu, gustora egoteko eta behar dugun lasaitasuna eta erosotasuna sentitu ahal izateko, seguru asko etxe atsegin bat aukeratuko genuke. Etxe hori gure gustuetara apainduta egongo litzateke, etxean bezala sentiaraziko gaituzten altzariekin eta zoriona edo une onak gure maiteekin partekatzeko aukera emango diguten elementuekin.
Eskola bere etxea ere izan dadila
Hezkuntza-inguruaz ari bagara, gauza bera gertatzen da. Hezkuntza-ikuspegiak edo hezkuntza-testuinguruak osatzen dute etxearen egitura. Dena gertatzen den lekua. Haurrek gauza asko ikasten dituzte eskolan, berdinekin bizi dira eta bizitza osorako markatuko dituzten uneak partekatzen dituzte. Hori dela eta, beharrezkoa da esperientzia horiek ahalik eta hobekien eta testuinguru zaindu eta egokienean gertatzea.
Erraza da. Horrela, esperientziak esanguratsuagoak izaten dira eta hobeto barneratzen dira. Inguruarekin esperimentatzeak ikaskuntzak hobeto barneratzea ahalbidetzen du, eta ikaskuntza horiek, gainera, zainduta dagoen espazio batean gertatzen badira, erakargarriagoak eta estimulatzaileagoak bihurtzen dira; etxean bezala, esperientzia, zalantzarik gabe, esanguratsoagoa da.
Hezkuntza-espazioak birpentsatzen
Baina nola egin dezakegu hori? Birpentsatzen, hausnartzen, behatzen eta ikasleen ikasteko erara berregokitzen. Erraza dirudi, baina espazioak egokitzeko prozesu horrek denbora behar izan du; denbora horretan, gizarteak eskola edo hezkuntzan fokua jartzetik, haurrarengan jartzera pasatu da. Haurrak dira hezkuntza-fokua, eta gaur egungo hezkuntza ulertzea haien beharrak ulertzea da.
Begiradaren aldaketa horren ondorioz, ikasleek behar psikomotorrak, emozionalak, sozialak eta kognitiboak garatzeko espazioak behar dituztela ulertu dugu. Esperimentatzen, beren trebetasunak garatzen eta modu naturalean berdinkideekin partekatzen jarraitzera inspiratzen eta animatzen dituzten inguruneak.
Gure ikastetxean ezarri ditugun egitura psikomotorrak, jolas librerako eremuak, jolas sinbolikoa, irakurketa, hausnarketa edo ikasleen arteko lankidetza, besteak beste, horien adibide dira. Espazio horiek hezkuntza-ekintzak aberasteko aukera zabala ematen dute, arlo kognitiboa ez ezik, Gardnerrek bere “Adimen anitzen teorian” adierazten zituen adimen anitzak ere estimulatuz.
Metodología, espazioak eta materialak
Duela urte batzuk, Nevers Ikastetxean barrutik kanporako eraldaketa baten aldeko apustua egin genuen. Hezkuntza ulertzeko dugun modua aldatzeak gure lan-metodologia aldatzera eraman gintuen, gure ikasleentzako bizipenezkoak eta estimulagarriak diren hezkuntza-proiektuen alde eginez.
Modu naturalean, espazioak ere eraldatzen aritu gara eta, pixkanaka, lan egiteko modu horretara egokitu ditugu. Horrela, gaur egun, ikasgela zabalagoak eta malguagoak ditugu, egitura psikomotorrak nahiz elementu eta material naturalagoak eta errespetuzkoagoak dituztenak. Azkenik, lan-tresnak berritzea ere erabaki genuen. Gure ikasleek ikasgelan egunero erabiltzen eta manipulatzen duten materiala orain haien ingurunearekin koherenteagoa da; inguru hori geroz eta begirunetsuagoa da, gure protagonistei egokituta. Haurrak.
* Gardner, H.(1987). La Teoría de las inteligencias múltiples. México: Fondo de cultura.