Ahalegin eta dedikazio handiko urte baten ondoren, Nevers Ikastetxeko maila guztietako ikasleek liburuak gorde dituzte eta udako oporrez gozatzen ari dira.

Azkenaldiko erritmo frenetikoa kontuan hartuta, ez litzateke arraroa izango gutako askok oporrak familiarekin bateratu ezin izatea. Beraz, interesgarria izan daiteke udan egiteko plan guztien laburpenbat egitea. Nevers Ikastetxetik zenbait proposamen eskaini nahi dizkizuegu. Jarraitu irakurtzen.

Ideiarik onena: naturarekiko harremana

Ziur asko, seme-alabekin egiteko ekintzak bilatzean, aire zabalera joateko zenbait aukera etorriko zaizkigu burura berehala; adibidez: Urkiolatik paseo bat ematea edo Lekeitioko hondartzan eguna pasatzea.

Uda garai ezin hobea da natura eta ingurunearekiko grina eta errespetua sustatzeko. Etxeko txikiek naturarekin harremanetan egon behar dute aire purua arnasteko, mugitzeko eta landareak eta animaliak ezagutzeko. Naturarekin harreman estuan hazten diren haurrek beren buruekiko eta beste pertsonekiko sentimendu positiboagoak garatzen dituzte eta estresa kontrolatzen ikasten dute. Gainera, garapen kognitibo hobea izaten dute, arrazoitzeko eta behatzeko gaitasun handiagoarekin.

Kultura, betiko aliatua

Jakina, denbora libre gehiago izatean ez dugu irakurmena alde batera utzi behar. Liburu edo ipuin on batek hegoak emango dizkie umeen sormenari.

Bestalde, arte-erakusketa edo museoetara joatea gomendatzen dugu. Toki horiek haurren sormena eta jakin-mina pizten dute. Haien arreta erakartzen duten obretan gelditzeko denbora ematen badiezu, zerk inspiratzen dituen, zer ikusten duten eta ikusitakoa nola ulertzen eta interpretatzen duten ulertuko duzu. Gainera, zenbat eta lehenago hasi erakusketak eta museoak bisitatzen, orduan eta lehenago ikasiko dute kultura baloratzen

Oinarrizko bat, kirola

Eta noski, ariketa fisikoa egitea funtsezkoa da beti. Bizikleta, patinak, igeriketa… Haien grina pizten duen edozein kirolek balio du bizimodu osasungarria eta aldi berean, dibertigarria izan dezaten.

Eta zergatik ez kirolaz ere familian gozatu? Udako arratsalde epelakezin hobeak dira horretarako. Eta amaierako opari gisa, izozki gozobat. Izugarri gustatuko zaie!

Eta etxeko une horietarako…

Aitortu dezagun, Durangon, eguraldi ona ez dago bermatuta. Hona hemen egun horietarako zenbait ideia: familia osoarentzako film-saio bat, pastel edo bizkotxo bat egiteko gozogintza-arratsalde bat,dantzatzen jarriko zaituzten musika berri eta estimulatzailea bilatzea edo umeekin etxeko eginkizunak egiten hastea.

Ikusten duzuenez, gaur egun, hainbat aukera dago aurtengo uda esperientzien, autonomiaren, independentziaren eta garapen pertsonalaren uda izan dadin, baina ez ahaztu haurrei egin diezaiekegun oparirik onena familiarekin kalitatezko denbora pasatzea dela.

Uda zoriontsua izan!

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.