Gaur egun, agerikoa da  hizkuntza desberdinen ezagutzak duen garrantzia lan merkatuan modu egokian eta azkar sartu ahal izateko.  Nevers Ikastetxean  formar  Ikasle sortzaileak, teknologikoak eta, zalantzarik gabe, hizkuntzanitzak prestatzeko lan egiten dugu.

Euskararen ikaskuntza da gure lehentasun handienetako bat. Euskararen ikaskuntza bultzatzendugu Eusko Jaurlaritzako Euskara Sailak sortutako Ulibarri Programaren bidez. Programa hau gure ikastetxean inplementatuta dago   1996-1997 ikasturtetik.

Bestalde, aipatzekoa da Ikastetxeko murgilketa linguistikoaren programa .Horri buruz hitz egingo dugu jarraian, gaur egungo  errealitatea ezagutu dezazun: Beste hizkuntzen eta kulturen ezagutza.  

Zertaz ari gara murgilketa linguistikoa aipatzen dugunean?

Programa hau 12 eta 14 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Programaren helburu nagusia ikaslearen  komunikazio-gaitasuna hobetzea da   bisitatzen den herrialdeko kulturan murgiltzeari esker. Helburu hau lortzeaz gain, ikasleek  onura desberdinak izaten dituzte:

  1. Hautatutako hizkuntzaren ikaskuntza indartzen dute: Herrialde hauetan murgiltzean, ikasleek aurretik barneratutako ezagutzak erabat garatzeko aukera izango dute. Gainera,  beste herrialde bateko pertsonekin bizitzeko eta harremantzeko aukera izango dute.
  2. Komunikazio trebetasun eta gaitasun desberdinen garapena: Atzerriko hizkuntzaren ulermena eta adierazpena askoz ere osatuagoa izango da. Gainera, egunerokotasunean ematen diren egoera desberdinei beraien kabuz aurre egiteak sortuko dien konfiantzari esker ikasleek konfiantza gehiago izango duten beraien gaitasun linguistikoetan.
  3. Hizkuntzak ezagutzearen balorazioa: Egunero egoera desberdinei  aurre egin beharko dietenez, gehiago baloratuko dute beste hizkuntza bat ezagutze eta ondorioz, ikasteko grina areagotu egingo da.
  4. Zenbat eta kultura-aniztasun gehiago, zenbat eta tolerantzia gehiago: Bidaiatzea eta beste kultura batzuekin bizitzeak, munduaren ikuspegia areagotzen lagunduko die, daukaten  tolerantziaeta enpatia maila eta gizarte kooperazioa areagotuz.
  5. IKT-en erabilera. Beste ingurune batera mugitzeak komunikatzeko eta harremana mantentzeko tresna teknologikoen zeharkako ezagutza ondorioztatuko du gainera. Posta elektronikoak, sare-sozialek edo bideo-deiekgarrantzi handia izango dute.

Kontuan hartzeko adibide gisa, azpimarragarria da Irlandako hegoaldean gauzatutako murgilketa linguistikoa,, Kilkenny-n hain zuzen ere, bertan gure Ikastetxeko ikasleek familia irlandarrekin elkarbizitzeko aukera izan dute, eta egunero bertako ikastetxe batera joan dira.  Esperientzia honi esker, gaur egunbeste hizkuntza batzuetan moldatzeko gaitasuna zein baliagarria den   ulertu ahal izan dute.

Frantsesari dagokionez, Posy izan da Nevers Ikastetxeak murgilketa linguistikoa egiteko aukeratu duen herritxoa, Annecy-tik gertu. Murgilketa hau  DBHn aukerazko hizkuntza moduan frantsesa hautatu duten ikasleei zuzenduta dago.

Bigarren Hezkuntza: hegoan zabaltzeko unea

 Murgilketa linguistiko programa aukera ezin hobea da ikasleek “bizikidetza” eta “tolerantzia” hitzen esanahia ulertzeko, hizkuntza bat  modu naturalean garatzen eta perfekzionatzen duen bitartean.

Bueltatzen direnean ikasleek independentzia dosi handiagoa izango dute eta etxetik gertu barneratzea ezinezkoa den bestelako ezagutzak menperatuko dituzte. Gainera, beste errealitate mota batzuk ikasteko aukera izango dute.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.