Gaur egun oso berezia da, ikastetxean Gabonen aurretik ospakizunetan gabiltzalako eta, baita ere, atsegin handiz aurkezten dizuegulako Nevers Ikastetxearen irudi korporatibo berria. Marka gaztea da, apala, gertukoa, geure ikastetxeko hezkuntza sistema berritzailearen, identitatearen eta ibilbidearen balioa azpimarratzen dituena.

Aro berri honetan, gutxika-gutxika, komunikatzeko elementuak irudi berrira egokituko ditu ikastetxeak.  Hori dela eta, webgunea, sare sozialak eta bulegoko materiala aldatuko ditugu, besteak beste.

NEVERSEN BALIOEKIKO HARREMANA BERRIZ PIZTEA

Neversen, irakasleak etengabean ari dira irakasteko metodologiak berritzen eta testuinguru eta hezkuntza egoera berrietara egokitzen. Etengabeko hobekuntzaren filosofía hori esparru guztietan jarraitzen dugu, hezkuntza hobea eskaintzeko. Hori dela eta, gure balioekin koherenteak izaten jarraitzeko, ezin ginen atzean geratu irudiari dagokionean.

Beharrezkoa da gaur egun Nevers Ikastetxea denaren funtsa irudi berri baten bidez helaraztea. Abangoardiako ikastetxe bat, hezkuntza eredu argi eta garbi desberdina duena eta proiektutan oinarritutako banakako hezkuntzaren alde egiten duena.

HEZKUNTZA EREDU BERRITZAILEA SINBOLIZATZEA

Geure irudi berriak izateko arrazoi bat du. Konposizioak eta koloreek Neversen hezkuntza eredua irudikatzen dute, modu alegorikoan sinbolizatzen dute haurrek, ikasiz, helduarora arte duten bilakaera.

Nevers Ikastetxean jasotzen duten prestakuntzaren bitartez, ikasleak etorkizuneko erronkei aurre egiteko gai diren gizaki bihurtzen dira, hala nola, teknologiaren etengabeko bilakaerari aurre egiteko, taldean lan egiteko eta hizkuntzak menderatzeko gai izango diren gizaki.

Guri bezainbeste gustatzea espero dugu!

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude