Gaur egungo dimentsio sozialak eta teknologia berrien garapenak eta erabilerak gure haurtzarako lehengo ikuspegia deszentralizatu egin dute. Baina JOLASAK zer nolako garrantzia dauka haurrarentzat?
I. Zer da Psikomotrizitatea?
Jolasa ikasteko eta garatzeko modu nagusia da haurtzaroan, horren bidez haurrak bere mundua aztertu, ikertu, gainditu eta eraldatzen baitu. Hori dela eta, PSIKOMOTRIZITATEAK garrantzi handia du Haur Hezkuntzako etapan. Psikomotrizitatea interakzio kognitibo, emozional, sinboliko eta sentsoriomotorren lotura eta integrazioa gisa hartzen da.
II. Psikomotrizitatearen garrantzia haurren garapenean
Ikerketa askok lotura estua ezartzen dute nerbio-egituren (mugiendua), egitura afektiboen (emozioa) eta egitura kognitiboen (pentsamendua) artean. Horrela ikusita, lanketa psikomotorrak balio akademiko ukaezina du. Gainera, mugimenduaren eta jolaserako gustuaren bitartez, haurrak loturak ezartzen ditu, besteak beste, irakurketa, idazketa eta kalkulua sendotzeko eta suspertzeko.
Jolas-jardueren bitartez garunaren egokitzeko gaitasuna malgutzen da, horrek ikaskuntza modu azkarrago eta dinamikoago baten ematea ahalbidetuz. Jolasaren bidez, haurrak jokatzearen plazera adierazteaz gain, berez eta instintiboki, pentsatzearen plazera ere erakusten du, horrek bera den bezalakoa adieraztera eramanez. Horrela, egitearen, pentsatzearen eta adieraztearen arteko ohitura ezartzen da. Hala ere, adin bakoitzerako zein estimulu eta ekintza mota diren egokienak jakin behar dugu bere ikaskuntza prozesuan lagundu ahal izateko.
Oinarrizko mugimendu-trebetasunen (koordinazio dinamikoa, begien eta mugimenduaren arteko koordinazioa, oreka, arnasketa, erlajazioa), trebetasun neuroeragileen (lateralitatea, gorputzaren kontrola, gorputzaren eskema, errepresentazioa eta ekintzaren kontrola) eta pertzepzio-trebetasunen bidez (erritmoa, espazioaren antolaketa eta denboraren antolaketa), haurrak bere autoestimua bermatu eta frustrazioaren kontrola garatzen ditu, gorputzaren eta adimenaren eta ingurune fisiko-sozialaren arteko loturak ezarriz.
III. Psikomotrizitatea Nevers Ikastetxean
Nevers Ikastetxean psikomotrizitateak ikaskuntzan dituen onurez kontziente gara, maila sozioafektiboan zein motorrean eta kognitiboan. Horregatik, psikomotrizitate saioetan estimulu, erronka txiki eta jarduera erakargarri eta atsegin anitzak proposatzen dira, gure ikasleek konexio neuronal berriak garatzen joan daitezan. Konexio berri horiek bizitzan zehar beharko duten autonomia eta garun-malguntasuna indartuko dute.
JON CARRACEDO
PSIKOMOTRIZITATEKO IRAKASLEA