Iritsi da ikasturte berria, eta harekin batera, semea edo alaba matrikulatzeko haurtzaindegi on eta fidagarria aurkitu beharra. Nevers Ikastetxean, badakigu ikastetxe bat aukeratzeko garaian onena nahi eta espero duzula.

Labur-labur azaldu nahi dizkizugu oraintsu Durangoko herrigunean ireki dugun haurtzaindegi berriaren ezaugarrietako batzuk. Hala txikienen nola gurasoen beharrak asetzeko bereziki pentsatutako haurtzaindegi bat da.

Ezagutu Durangoko Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria

Nevers Ikastetxean, haurtzaindegirako espazioa eraberritzea eta atontzea erabaki dugu, azken urteotan landutako hezkuntza-ildoetara egokitzeko.

Haurtzaindegi berriaren eremuak jarraituak eta malguak dira, eta altuera bikoitzeko espazio batek bisualki lotutako bi solairutan daude antolatuta. Bereziki 0 eta 3 urte arteko haurrentzako pentsatutako diseinu bat da, garapen-aldi bakoitzerako egokitutako espazioekin. Egitura horri esker, haurrek beren izaera ikerketaren eta jolasaren bidez garatzea lortzen dugu.

Argi genuen eraikin jasangarria nahi genuela, ingurumenaren gaineko inpaktua ahalik eta txikiena izan dadin. Egitura berriak energia kantitate handia aurrezten du, baina erosotasun-izpirik galdu gabe, isolamendu termikoari, bero-berreskuragailuari, fatxada aireztatuari eta zoru erradiatzaile bidezko berokuntzari esker.

Horrez gain, arreta berezia jarri diogu airearen kalitateari, eragin handia baitu haur guztien osasunean eta ongizatean. Ezarri dugun aireztapen-sistemak airea garbitzen eta garbi mantentzen du, oxigeno-maila berean eta toxikorik gabe une oro.

Haurtzaindegiaren zerbitzu bereziak

Haurtzaindegiak, beste prestakuntza-zikloek bezala, jantoki-zerbitzu bikaina eskaintzen du: egunero etxean egindako menu orekatu bat, ez zaitezen ezertaz kezkatu. Izan ere, argi dugu nutrizio ona oinarrizkoa dela txikiak sendo eta osasuntsu haz daitezen.

Bestalde, matrikulazioa ezin errazagoa da, ikasturte osoan zehar egin baitaiteke. Gainera, aldiro-aldiro zentroa bisitatzeko hitzorduak ematen ditugu, gurasook zuzenean ezagut ditzazuen irakasleak eta haurrak zer-nolako ingurunean haziko diren jakin dezazuen.

Hezkuntzaren garrantzia lehen urteetan

Giza garapenean, bizitzako lehen hiru urteak dira garrantzitsuenak. Gertuko zaintza ez ezik, haurrei hezkuntza-eredu zehatz batzuk ere eskaini behar zaizkie; izan ere, ez dugu ahaztu behar aldi horretan perfekzionatzen dela hizkuntzaren alderdi handi bat.

Gure ikastetxean, irakasle guztiak kualifikazio handikoak direnez, bermatuta izango duzu ikaskuntza-metodologiaren ezarpen optimoa, haur bakoitzaren beharren araberakoa, ongi dakigulako haur bakoitzak behar bereziak dituela. Horrekin batera, gizartearen eta hezkuntzaren arloko trebetasunak eta gaitasunak sustatzen dira: besteak beste, pixkanaka autonomia lortzen eta kideekin erlazionatzen ikasten dute haurrek, ezinbestekoa baita haien garapen intelektuala eta emozionala osoa izan dadin.

Erantzun bat “Ezagutu Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria”(e)an

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.