Zure seme-alabentzako eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzea erronka handia izan daiteke, baina baita trebetasun berriak garatzen, interesak esploratzen eta beste haur batzuekin sozializatzen laguntzeko aukera zoragarria ere. Hemen aurkitu ditzakezu prozesu honetarako aholku batzuk:

  1. Berarekin hitz egin bere interes eta denbora-pasen inguruan. Galde iezaiozu zer gustatuko litzaiokeen probatzea, eta ikus itzazu bere eguneroko jarduerak, zer gustatzen zaion identifikatzeko. 
  2. Kontuan hartu zure seme-alabaren trebetasun naturalak. Musika gustatzen bazaio, horrekin zerikusia duen zerbaitek motibatu dezake, intrumentu bat jo, abestu edo dantzatu. Kirolarekin gozatzen badu, jarduera fisiko bat aukera ona izan daiteke.
  3. Eskola-zama ebaluatu. Oso garrantzitsua da eskolaz kanpoko ekintzek errendimendu akademikoa ez oztopatzea. Zure seme-alabak ikasteko eta atsedena hartzeko denbora nahikoa duela ziurtatu. 
  4. Gainkarga saihestu. Ez eman zure seme-alabaren izena jarduera gehiegitan. Ordutegi beteegiak estresa eta nekea eragin ditzake. Oreka osasungarri bat bilatu jardueren eta aisialdiaren artean.
  5. Arlo desberdinak probatu. Zure seme-alaba jarduera mota desberdinen aurrean jartzeak (kirolak, artistikoak, akademikoak) grina eta trebetasun berriak deskubritzen lagundu diezaioke. Horrek ere bere garapen pertsonalean lagundu diezaioke. Jarduera berri bat proposatzean, horren inguruko informazio gehiago eman ahal diozu eta horrela aukeraketa askatasunez egin ahalko du. 
  6. Jarduerak txandakatzea. Jarduera bat ez bada zure seme-alabak espero zuena, ez izan aldatzeko zalantzarik. Interesak aldatzea eta eboluzionatzea normala da. 
  7. Eskolaz kanpoko jarduerak poztasun iturri bat izan behar dira zure seme-alabarentzat. Ziurtatu ondo pasatzen dutela eta ez dutela betebehar astun bat bezala hartzen. 
  8. Aukeratu zure seme-alabari bere buruarengan konfiantza garatzen eta bere lorpenez harro sentitzen lagunduko dioten jarduerak.
  9. Beste gurasoekin eta irakasleekin hitz egin, jarduera desberdinei buruzko gomendioak eta iritziak jasotzeko. 
  10. Garrantzitsua da, halaber, eskolaz kanpoko ekintza familia-antolaketarako erosoa eta eskuragarria izatea. Zure seme-alabaren eskolan edo horren inguruan ekintza horiek egitea, urrunago joatea baino errazagoa izango da.

Nevers Ikastetxean zure interesekoak  izan daitezkeen hainbat ekintza eskaintzen ditugu. Zatoz, galdetu eta informazioa emango dizugu.

Zure seme-alabarentzat egokiak diren eskolaz kanpoko ekintzak aukeratzeak eragin handia izan dezake haien garapenean eta zoriontasunean. Beraien interesak, trebetasunak eta denboraren eta ahaleginaren arteko oreka kontuan hartuta, erabaki garrantzitsu hau hobeto hartu ahal izango duzu. Gogoratu garrantzitsuena zure seme-alabak esperientzia bakoitzaz gozatzea eta ikastea dela. 

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.