Hirueletasuna: hizkuntzak ikasi, mundura irekitzeko

Gero eta globalizatuagoa den mundu honetan, hizkuntzak funtsezko tresnak dira. Baina hizkuntza bat ikastea ez da gramatika soilik ikastea: erabiltzea da, bizitzea, eta besteekin konektatzeko bide bihurtzea.Horregatik, hirueletasuna gure hezkuntza-proiektuaren zutabeetako bat da.

Gure ikasleek euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez ikasten dute; hizkuntza horiek egunerokotasunean modu aktiboan presente daude. Ez dira ikasgai hutsak, beste eduki batzuk lantzeko tresnak ere badira, benetako eta zentzuzko testuinguruetan.

Hizkuntza ikasteko murgiltze-programak hizkuntzaren erabilera praktikoa sustatzen du parte-hartze aktiboaren bidez: hitz egitea, entzutea, irakurtzea eta idaztea gelaren egunerokotasunaren parte dira. 

Gainera, ikaskuntza aberasteko, eskolaz kanpoko ekintzak eta atzerrian egiten diren egonaldi linguistikoak eskaintzen ditugu, Irlandan eta Frantzian, besteak beste. Esperientzia hauei esker, ikasleek hizkuntza praktikatu, kultura berriak ezagutu eta lagun berriak egiten dituzte.

Gure helburua argia da: segurtasunez komunikatzeko gai diren pertsonak heztea, mundura irekiak eta etorkizunerako prestatuak.

Azken finean, hizkuntzak ikastea ateak irekitzen ikastea da.