Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere.

Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera baztertzailerik gabeko gizarte aske bat eraiki ahal izateko.

GENERO ESTEREOTIPOAK GAZTETXOENEN ARTEAN

Haurrak 3 urterekin hasten dira genero estereotipoak barneratzen, haien egunerokotasunean, ikastetxean, familian edo hedabideetan ikusten dituzten jarrera eta portaerengatik.

Jostailu eta jolasek generorik ez duten arren, Granadako Unibertsitateak egin zuen Actitud en niños y adultos sobre los estereotipos de género en juguetes infantiles (Haurrek eta helduek haurrentzako jostailuekin lotuta dituzten genero estereotipoen inguruko jarrera) ikerlanaren arabera, 3 eta 7 urte bitarteko haurrek haien generoarekin lotzen dituzte jostailuak.

Estatu Batuetako Science aldizkariak argitaratu zuen beste ikerlan baten arabera (Gaitasun intelektualei buruzko genero estereotipoek haurren interesei eragiten diete), neskak, 6 urterekin, mutikoak bezain argiak ez direla sentitzen hasten dira, eta adimenarekin lotutako jarduerak saihesten hasten dira.

Azterlan hauek baieztatu egiten dute genero estereotipoak oso gaztetatik barneratzen direla eta, gu ohartu ez arren, estereotipoek haurrek haien bizitzan zehar izango dituzten interesei eta hartuko dituzten erabakiei eragiten dietela.

NEVERS IKASTETXEA ETA GENERO BERDINTASUNEAN HEZTEA

Adituak bat datoz: gizartean dagoen desberdintasuna ezabatu nahi badugu, jarrera horiek hezkuntza-sistematik eta familietatik jorratu behar ditugu. Ezinbestekoa da hezkuntza gizon eta emakumeen arteko errespetuan, tolerantzian eta berdintasunean oinarrituta egotea.

Nevers Ikastetxean sinetsita gaude hezkidetza beharrezkoa dela, baldin eta haurren artean estereotipoak desagerrarazi nahi baditugu, eta gizarte berdinzalea eraiki nahi badugu. Hezkidetza ulertzeko dugun modua, Emakumearen Institutuak Hezkidetzarako Gidan darabilen berbera da: Emakume eta Gizonen arteko Aukera Berdintasunean Hezteko Sintesia“proposamen pedagokiko bat, zeinetan prestakuntza eta hezkuntza berdintasun baldintzatan ematen zaizkien bi sexuei, eta zeinetan ez zaion mugarik ezartzen bakoitzak jasoko duten ezagutzari“.

Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako ikasleek jarrera berdinzaleak barneratzeko harmen handiagoa duten arren, funtsezkoa da hezkidetza adin horietara ez mugatzea eta Bigarren hezkuntzan jarraitzea.

Eskolako material ez sexista

Durangoko gure ikastetxean, neska-mutilek berdintasunaren balioak bultzatzen dituzten liburuak eta ikus-entzunezko materialak dituzte eskura: emakumeak garrantzitsuak dira historian, baztertu egiten da “gizonaren osagarri” izatearen ideia, eta irakurtzen dituzten ipuinetako pertsonaiek aurrez ezarritako genero rolak apurtzen dituzte.

“Ezkondu eta zoriontsu bizi izan ziren” bezalako amaierak, amaiera mota bat izan daitezke, baina badira ere bestelakoak, adibidez, neska izan daiteke mutila erreskatatzen duena.

Hizkuntza inklusiboa

Hizkuntza inklusiboa bultzatzen dugu irakasleen artean, emakumeen ikusgarritasunaren mesederako. Haurren garapenean, hizkuntza oinarrizkoa da, izan ere, neska-mutilen errealitatearen eraikuntzarekin eta pentsamenduarekin lotua dago.

Gainera, irakasleek berdin tratatzen dituzte neskak eta mutilak, eta ez dute haien generoaren araberako bereizketarik egiten: bereizketarik gabe parte hartzera eta erantzukizun berberak partekatzera adoretzen dituzte

nevers ikastetxea lego

Jarrera diskriminatzaileak ezabatzea

Gaur egungo gizartean, egunean zehar, denok ditugu jarrera gaitzesgarriak, haurrek ikusi eta ikasten dituztenak. Keinu edo hitz batzuk oso barneratuta ditugu, eta kosta egiten zaigu jarrera diskriminatzaileak direnaz ohartzea.

Berdintasuna jorratzeko, ikasleak era horretako jarrerak zuzen ditzaten hezten ditugu, eta jarrera horiek atzematea eta zuzentzea sustatzen dugu txikienen artean. Haurrek ikasgelan barneratzen dituzten jarrerek nabarmen laguntzen dute gure kultura eta gizarteko eduki sexistak ezabatzen.

Laburbilduz, egia da ikastetxeak berdintasunean hezteko giltzarrietako bat direla, baina ezinbestekoa da familiek ere esku hartzea, baldin eta genero estereotipo horiek behingoz apurtu nahi baditugu, eta haurrek aurreiritzirik gabeko gizarte bat, eta desberdintasuna areagotzen duten jarrerarik gabeko gizarte bat eraikiz haztea nahi badugu. Zatoz gu ezagutzera eta ikusi garai berri hauen arabera hezten duen modu bat.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.