Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives,  “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan.

Bi egunetako hitzaldi eta tailer interaktiboetan hartu genuen parte, eta hezkuntzaren etorkizunari aurre egiteko beharrezkoak diren ikuspegi pedagogiko, estrategia eta tresna berrien inguruan hausnartu genuen

ETORKIZUNEKO HEZKUNTZAREN INGURUAN HAUSNARTZEN

Elkarri lotuta eta etengabean bilakatzen ari den munduan, aldatu egin dira etorkizunari aurre egiteko beharrezkoak diren gaitasun eta trebetasunak. Belaunaldi berriek hezkuntza den tresnari esker garatu ahal izango dituzte etorkizun horretara egokitzeko beharrezkoak diren trebetasun berriak.

Zeintzuk dira, bada, trebetasun horiek? Zer egin dezakegu Nevers Ikastetxeatik ikasleak mundu aldakor horretarako prestatzeko? Galdera horiek izan dira Iruñean entzun ditugun hitzaldien ardatza.

Nazioartean entzute handikoak diren hezitzaileak izan ziren hizlari, besteak beste, David Perkins, Verónica Boix Mansilla, Ron Ritchhart edo Daniel Wilson. Hezitzaile eta ikerlari horiek urteak daramatzate ikasleak XXI. mendeko erronketarako prestatzeko metodologiarik egokienak aztertzen.

Charlas de Harvard

Bi egun horietan zehar, honako gai hauen inguruan hausnartu genuen:

  • Zein gaitasun eta trebetasun dira beharrezkoak gure ikasleek etorkizuneko erronkei aurre egin diezaieten? Etengabean aldatzen ari den eta gero eta konplexuagoa den mundu honetan, gure buruari galdetzen diogu irakaskuntza nola bideratu dezakegun, gure ikasleek trebetasun horiek gara ditzaten.
  • Hezkuntza gaitasun global bihurtu da. Beraz, zer egin dezakegu ikasleek, elkarri lotuta dagoen mundu honetan, beste kulturekin harremanak izaten ikas dezaten? Nola lagun diezaiekegu ikasleei hiritar, pentsalari eta berritzaile onak izaten?
  • Hezitzaileok irakasteko modua aldatu behar dugu. Ikasteko ingurune alternatibo eta ludikoak diseinatu eta sortu behar ditugu, eta baliagarriak izan beharko dira gure ikasleei haien helburuak lortzen eta etorkizunari aurre egiten laguntzeko, eta baita prozesu hori errazteko ere.

Gure hezkuntza proiektuei buruz gehiago jakin nahi baduzu, darabiltzagun metodologiak ikustera animatzen zaitugu. Balio sendoak eta etengabean hobetzeko nahia dituen ikastetxea gara.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.