Emozioak kanpoko edo barneko estimulu baten aurrean pizten diren erreakzioak dira. Beraien eginkizuna gure organismoa ingurunera egokitzea da. Horiek gabe, ezingo genuke gure barne-mundua ezagutu, ezta gure inguruko pertsonena ere.
Gizaki guztiok adierazten ditugun oinarrizko emozioak haserrea, amorrua, tristura, poza eta beldurra dira. Iraupen laburrekoak dira, baina mugitzen gaituen horri buruzko informazioa ematen digute. Era berean, mehatxuetatik babesten gaituzte eta mugak jartzen laguntzen digute.
Zein unetan agertzen dira eta zergatik da hain garrantzitsua haurtzarotik lantzea?
Emozio horien agerpena, “harridura” eta “nazka” emozioekin batera, jaiotzatik adierazten dira, baita hitz egiten ikasi aurretik ere, eta aurpegiaren eta gorputzaren adierazpenaren bidez kanporatzen dituzte. Horrela, bizitzako lehen urteetan, emozioen bidez haurra nola dagoen jakin daiteke; nekatuta sentitzen bada, negarraren bidez transmitituko du, eta poza sentitzen badu, algara zaratatsu baten bidez. Emozio hutsa dira.
Bestalde, 2 eta 6 urte bitartean, haurrek emozioak hobeto ulertzen dituzte, baita zeintzuk diren emozio horien zergaitia eta beraien ekintzen ondorioak emozio horietan. Gutxinaka kontrolatzen hasten dira. Beraz, etapa honetan finkatuko dira ezagutza eta kudeaketa emozional egokiaren oinarriak, bizitza osoan zehar beharrezkoak izango direnak.
Behar bezala kudeatzen ez diren emozioek, batez ere haserrea, beldurra, tristura eta amorrua bezalako emozio “desatsegin” horiek, zaildu egiten dute gizabanakoa ondo sentitzea. Emozio horiek beste edozein emozio bezain baliozkoak dira eta, horregatik, ez dira erreprimitu behar. Guztiz kontrakoa, kudeatu egin behar dira.
Beraz, aipatutako emozio horiek modu egokian erregulatuz gero, beraien jokabideetan islatuko den autoerregulazio handiagoa garatzeaz gain, gatazkak kudeatzeko gaitasunean, berdinen arteko harremanetan eta ikasteko giro egoki baten sorreran ere eragina izango du.
Era berean, emozioek ikaskuntza-prozesuan duten eragina azpimarratu behar da. Emozioak kudeatzeko zailtasunak dituen gizabanako batek, zailtasunak izan ditzake funtzio kognitibo jakin batzuetan, emozioek prozesu kognitiboetan eta arrazoitze-prozesuetan duten eraginagaitik. Prozesu horiek pentsatzeko eta ikasteko momentuetan parte hartzen dute.
Nola lagundu diezaiekegu emozioak kudeatzen?
Ez dugu ahaztu behar haurrek adibidearen bitartez ikasten dutela. Emozioak kudeatzeko modua, hein handi batean, beraien inguruko helduen kudeatzeko moduaren araberakoa da. Horregatik, oso garrantzitsua da txikienen emozioak balioestea, horiek kudeatzen laguntzea, esan nahi diguten horri arreta jarriz. Horrek modu egokitzaile batean adieraztea ahalbidetuko du.
Entzuteko tarteak egotea ezinbestekoa da, sentitzen ari diren emozioa aipatzea. Horrek, emozio bakoitza dagokion erreakzioarekin erlazionatzen lagunduko die, sentitzen ari diren horri garrantzia emanez.
Oinarrizko emozioak zuzenean edo zeharka lantzen dituzten irakurketen bidez, ezagutza emozionala landu daiteke. Jarraian, haurtzarotik mundu emozionala lantzen lagundu dezaketen hainbat irakurketa proposatzen ditugu.
“Basati”
“Haserre gorria” (3-4 urte)
“Mis pequeñas alegrías” (+3 urte)
“Beldur naizenean” (+4 urte)
“El emocionario del inspector Drilo” (5-6 urte)
“Triste nago” (+5 urte)
“Qué asco de sandwich” (3-4 urte)
“Respira” (+4 urte)
“Ezagutu emozioak. Kaleidoskopio emozionatu egiten da” (+2)
“Helio con hache” (+4 urte)
“Koloretako monstruoa” (+5 urte)
“El perro negro” (5-6 urte)
“Malkoak” (3-4 urte)
“El koala que puedo” (3-4 urte)
“Putz egin eta ikusiko duzu” (3-4 urte)
“Fernando furioso” (+4 urte)