Udako oporraldia ikasturte osoko luzeena da, eta hori, seme-alabek ikasturtean zehar ikasitakoa ahaztea nahi ez duten familia askorentzat beste kezka bat da. Une horretan zalantza bat sortzen zaigu; udan, etxeko lanak bai ala ez?
Ikasturtea luzea da eta errutina zurrun batek markatzen du. Horren ostean, denok oso nekatuta amaitzen dugu, batez ere gure ikasleek. Bere ordutegi zurruna, jardueraz betea, oso estimulatzaitzea da, baina baita oso nekagarria ere. Ez dezagun ahaztu, normalean, 7 ordu edo gehiago ematen dituztela eskolan eta, gainera, eskolaz kanpoko ekintzen orduak gehitu behar zaizkiela.
Hori kontuan hartuta, adingabe askok eta askok lanaldi bat baino gehiago betetzen dute etengabe jarduten eta estimulazioa jasotzen. Hori, gutxi gorabehera 9 hilabetez egunero errepikatzen dena, nekagarria da, zalantzarik gabe.
Udan, errutinak bai, baina malguagoak
Horrek ez du esan nahi uda heltzean errutinekin apurtu behar dugunik eta ekintzak eta ardurak alde batera utzi behar ditugunik, baina erlaxatzea komeni da, denborak malgutzea eta etxeko txikienei atseden hartzeko, deskonektatzeko eta indarrak berreskuratzeko aukera ematea.
Errutina batzuei eustea gomendatzen da, gure haurren bizitzan ordena mantentze aldera, baina horiek malguagoak izan behar dira. Atseden hartzea eta ondo elikatzea ezinbestekoa da, eta horri gehitu ahal dizkiogu aisialdiko jarduerak, lagunekin egindako irteerak, bizikletaz egindako ibilaldiak, kirol-jarduerak, etab. egitea. Hori guztia oso aberasgarria eta onuragarria da txikienentzako. Fisikoki eta mentalki aktibo mantentzen ditu, naturarekin eta jendearekin kontaktuan egotea ahalbidetzen du, jolastea eta ondo pasatzea eta, gainera, pantailetatik urruntzen ditu, eta hori askatzailea da.
Motibatzen dituzten zereginak
Zeregin akademikoei dagokienez, jakina, oporretako errutinetan sar daitezke, baina horiek motibagarriak eta dibertigarriak izatea gomendatzen da. Matematikako problema batzuk koadernoan egitea edo hondatuta dagoen makina bat nola konpondu daitekeen pentsatu, materialaren zerrenda egin eta erostera joan behar izateak, dirua erabiliz, ezta gauza bera. Erosi diegun koaderno bateko testua irakurtzea edo gustatzen zaien liburu bat, ipuin bat, komiki bat… irakurtzea ere ez dira gauza bera. Beraientzako motibagarriak badira egunero gehiago jakin nahi dute eta, gainera, ilustrazio polit eta koloretsuak badituzte hobeto.
Beraien buruak estimulatzeko beste aukera bat mahai-jokoak dira. Horiek, dibertigarriak izateaz gain, alderdi garrantzitsuak lantzeko aukera ematen dute, hala nola arreta, kontzentrazioa, buru-bizkortasuna, hizkuntza edo kalkulua, besteak beste. Jolasak banakakoak edo taldekoak izan daitezke. Azken kasu horretan, familian oso une onak sortu daitezke edo lagunekin jolasteko baliabide onak izan daitezke.
Ideiarik?
Hori kontuan hartuta, aukera asko daude beren buruak modu ludiko eta motibatzailean estimulatzen jarraitzeko, koadernoetara edo pantailetara jo gabe.
Hemen ideia batzuk partekatzen dizkizuegu:
- Irakurketa (ipuinak, album ilustratuak, liburuak, komikiak…). Liburutegi publiko batera joatea gomendatzen dugu, haiek aukera ditzaten.
- Jolas esperimentalak (etxeko plastilina sortzea, kartoietan edo beste gainazal batzuetan margotzea, janaria prestatzen laguntzea, espazio bat adar eta harriekin apaintzea, naturan minimundoak sortzea…)
- Kirol ekintzak eta asiaildikoak.
- Mahai-jolasak
- Natura: Naturatik hurbil egiteko zortea baduzue, animaliek eta landareek beti baliabide pedagogiko ugari osatzen dituzte: behatu, sailkatu, irudiak hartu, koaderno batean marraztu edo buztinarekin modelatu, udako fruituak hartu eta jan…
Baina, zalantzarik gabe, ez dago zeregin hoberik beraiekin denbora pasatzea baino!
