Nevers Ikastetxearen funtsezko oinarrietako bat ikasketa-metodo alternatiboak sartzea da. Badakigu ikasle guztiek ez dutela erritmo berean ikasten, eta ez direla espezialitate berberetan nabarmentzen.
ZER DA ENTUSIASMAT?
Entusiasmat metodo didaktiko eta pedagokiko bat da, Howard Gardnerren teoria abiapuntutzat hartzen duena, eta matematikak adimen anitzen bitartez jorratzea ahalbidetzen duena: ikasleek matematikak modu erabilgarrian lantzen dituzte, modu praktikoan, manipulazio handiagoa darabilen eta bisualagoa den eran. Metodologia honen bitartez, irakasleak ikasleen arreta erakartzea lortzen du, eta ikasleek matematiken kontzeptuak manipulatuz, behatuz eta esperimentatuz ikasten dituzte.
Faktore oso garrantzitsua da matematiken kontzeptuak oso goiz lantzen hasten dela da. Beraz, matematiken logika hasieratik ulertzen badute eta matematikekin disfrutatzen badute, bat-bateko ikaskuntza lortzen da.
Metodoaren muinak eduki matematikoak hainbat modutara irakastean datza, ikasleei eduki horiek haiengan nagusi den adimenaren arabera ikasteko aukera eskainiz.
ZEIN ADIMEN MOTA HARTZEN DIRA AINTZAT?
- Adimen Linguistikoa: Pentsatzeko istorioak, eguneko buruketak, ahozko buruketak eta buruzko kalkulua.
- Adimen Musikala: Abestiak eta dantzak.
- Adimen Logiko-Matematikoa: Arruntak, dezimalak, osoak, sistema metrikoa, arrazionalak, funtzioak eta grafikoak, buruketak ebaztea, hurbilketa, kalkulua, probabilitatea eta estatistika.
- Adimen Espaziala: Zenbaki kuboak, akuilatzeko programak, Matejokoak eta bit programak, zenbakizkoak zein geometrikoak.
- Gorputz Adimena/Adimen Kinestesikoa: Frogapen jokoak, istorioak dramatizatzea eta manipulazio-jokoak.
- Adimen Interpertsonala: Matejokoak, frogapen jokoak, lankidetzako ikaskuntza eta aniztasun kulturala.
- Adimen Intrapertsonala: Pentsatzeko istorioak, nire matematika egunerokoa, autoebaluazioa, ahozko buruketak.
- Adimen Naturalista: Geometria eta pentsatzeko istorioak
HARRERA ONA DUEN METODOA
Nevers Ikastetxean 3 eta 6 urte bitarteko ikasleei aplikatzen diegu metodologia hau, haur hezkuntza osoa barne hartuz. Haurrek oso atsegin dute metodo hau, ikasgelan parte-hartze eta motibazio handiagoa erakusten baitute. Hori dela eta, matematikak era horretan jorratuz lortzen diren emaitzak oso positiboak direla baiezta dezakegu.