Nevers Ikastetxean, beste hainbat diziplina eta balioen artean, garrantzi handia ematen diogu kirolari eta horrek dakarren guztiari. Gure iritziz, kirola bultzatu eta zaindu egin behar da, egozten zaizkion onurak direla-eta; izan ere, onurak baitakartza ikasleen osasunarentzat zein ikasleek ohitura eta gaitasunak bereganatzeko orduan.

Kirolarekin dugun konpromisoa curriculum hutsaz harago doa. Eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramaten ditugu ere, hainbat balio ikas ditzaten, esaterako, taldean lan egitea, koordinatzea eta parekoen arteko errespetua.

Nevers Ikastetxean egiten ari garen ahalegina gure eskutik ikustea nahi dugu.

3K ziurtagiria lortu dugu

Nevers Ikastetxean badakigu zein garrantzitsuak diren kirolaren balioak eta, horrexegatik, Euskalit 3K ziurtagiria lortu dugu, esparru horretan egiten dugun kudeaketa hobetzea helburu duena.

Prestakuntza/ekintzarako 3K Programa hiru Foru Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak antolatu dute, eta EUSKALITek koordinatzen du. Programaren helburua kirol- edo hezkuntza-erakundeen kudeaketa hobetzen laguntzea da, horretarako, Kudeaketa Aurreratuaren Eredu bat oinarritzat hartuz.

3 urterako programa bat da, erakundeek Kudeaketa Aurreratuaren oinarrizko alderdi eta jardunbide onak ezagutzeko eta garatzeko asmoa duena, eta prestakuntza saioak/tailerrak eta zenbait ariketa praktikoen prestaketa baliatzen dituena.

Egun ikastetxe oso gutxik dute ziurtagiri hori kirolaren esparruan. Nevers Ikastetxean, beraz, aurrendariak gara.

Guri dagokigunez, hainbat ekintza eraman ditugu aurrera, besteak beste, instalazioak hobetzea, gure irakasleei prestakuntza ematea eta akordioak egitea eskualdeko hainbat entitaterekin, geure ikasleek kirolean jarraitzen dutela bermatzeko helburuz.

Eskolaz kanpoko kirolaren aldeko apustua

Hezkuntza Proiektuaren konpromiso bat da, hezkuntza formalaz gain, ikasleei eta haien familiei prestakuntza osatu eta aberastuko duen, eta sormena akuilatu eta bideratuko duen jarduera-multzo bat eskaintzea.

Ikasleek, haien ikasle-taldean ohikoak diren leku eta denboretatik kanpo, bestelako ikaskuntza bide bat aurkitzen dute, beste ikasgela eta mailetako kide eta lagunen multzoa, hain zuzen, eta horrek aberastu egiten ditu eta haztera bultzatzen ditu. Gainera, ohikoa ez den ikastetxearen alderdi bat hautematen dute eta ikastetxearekiko lotura indartzen da.

Ikasle batek kirola egiten badu, jarduera kultural batean parte hartzen badu edo hizkuntza bat ikasten badu, bere burua errealizatzeko eta gogobeteta sentitzeko bidean dagoen gaztea izango da.

Eskolaz kanpoko kirola egiten duten gure ikasleetako batzuk federatuta egotera iristen dira. Eskolaz kanpoko kirolak, beraz, sustatu nahi dugun konpromiso serioa dira.

Nevers ikastetxean, familiei desberdinak irudituko zaizkien jarduerak ere egin nahi ditugu. Horrexegatik antolatzen dugu liga formatua duen padel txapelketa. Lehiaketa urrian hasten da eta martxora arte egiten da, ostiraletan. Jarduera honen helburua familiek kirol batez gozatzea da, komunitatean.

Nevers Mendi Taldea

Ikastetxean mendi talde bat antolatu dugu, gurasoek haurrekin gozatzeko aukera ona gisa. Helburu horrekin, hilean behin txango bat antolatzen dugu. Adin guztietako haurrak etor daitezke, haietaz arduratuko den heldu bat baldin badator.

Jarduera honen baitan egiten diren irteerak doakoak dira beti, eta haurren erritmo eta gaitasunen arabera egokitzen dira. Ibilaldiak igandeetan egiten dira eta ez da derrigorrezkoa denetara joatea, izan ere, nahi diren txangoak aukera daitezke.