Urteak daramatzagu ikastetxeetan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak ikasgelan txertatu behar ditugula entzuten. Geure sistemako zentro gehienetan txertatze hori pixkanakakoa eta heterogeneoa izan da, ez baita aplikazio eredu argirik egon.

Baina XXI. mendeko hirugarren hamarkada hasieran, ez da nahikoa teknologia ikasgelan txertatzearekin, urrats bat gehiago eman behar da. Testuinguru honetan ari gara lanean Nevers Ikastetxean.

IKTEN KONTZEPTUA

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek hardware tresna batzuei egiten diote erreferentzia, hala nola, ordenagailu, tablet, arbel digital eta proiektagailuei; baina baita software tresnei ere, posta elektronikoa edo lainoko plataformen erabilerari, esaterako.

Hala eta guztiz ere, kontzeptuak ez ditu elementuak soilik barne hartzen, baizik eta baita gaitasun digital horiek menderatzea ere.

ETENGABEKO BILAKAERA

IKTen kasuan, ez da nahikoa hasierako inbertsio bat egitearekin. Irakasleak ere egokitu egin behar dira testuinguru berrira. Horrexegatik, Nevers Ikastetxeko irakasleek etengabeko prestakuntza jasotzen dute gaitasun digitaletan eta metodologia berrietan. Baina irakasleak oinarrizko alderdia badira ere, are oinarrizkoagoa da ahalegin honen guztiaren hartzaile den ikasle taldea. Ezagutzak beti eguneratuta mantentzeko, ikasleei zuzendutako IKT tresnei buruzko prestakuntza saioak egiten ditugu.

Hezkuntza-ereduaren aldaketa horren oinarriak ezartzeko, eta ikastetxean bide-orri bat ezartzea beharrezkoa zenaren uste osoarekin, Kristau Eskolaren Aukera Proiektuaren esparruan prestatu dugu geure IKT proiektua, 2015-2017 urteen bitartean IKT Jarduketa Plana gauzatzeko.

Nevers Ikastetxean teknologia berrien erabilerarekin lotutako hainbat lan-ildo proposatzen ditugu, ikastetxeko ardatz estrategikoei oinarri bat emateko. Gure ikasleak lankidetzan aritzen dira Gaitasun Digitalak modu eraginkor, mailaz mailako eta zeharkakoan lortzeko, ikasgai desberdinetatik, IKTak txertatzen dituzten metodologiak baliatuz.

IKTek irakaskuntza- eta hezkuntza-eredu irekiago eta malguagoetara igarotzeko aukera eskaintzen dute, ikasleak ardatz izango dituzten ereduetara, haien bizitzan zehar gehien beharko duten gaitasunetako bat jabetzeko prozesua errazteko, alegia, ikasten ikasteko.

IKTen erabilerak aldaketa metodologikoari bide ematen dio, irakaskuntza ikasle bakoitzaren erritmo, denbora eta gaitasunetara egokituz, eta hezkuntzaren bikaintasunerantz aurrera egiten jarrai dezagun ahalbidetuz.

2016. urtean , planifikazio eta garapen prozezu baten ondoren, tarteko maila lortu genuen Eusko Jaurlaritzako IKT heldutasun agirian. Gaur egun, ezinbesteko baldintza bilakatu da IKT eta berrikuntza proiektu desberdinetan parte hartu ahal izateko.

Horrez gain, Sare Hezkuntza zentroa gara. Proiektu honen parte izateak, 1×1 proiektuan parte hartzen duten ikasleek diru-laguntzak jasotzea ahalbidetzen du,  Chromebookak eskuratu ahal izateko.

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.