Jolas librea garrantzitsua izateaz gain, haurren garapen egokirako tresna indartsuenetako bat da. Jolas horrek aukera ematen die zereginetatik deskonektatzeko, energia bideratzeko, berdinkideekin momentuak partekatzeko, arau sozialak barneratzeko, komunikatzeko, etab. Bere helburua etenaldi soil bat izatea baino haratago doa; gure ikasleen garapen fisiko, emozional eta sozialerako funtsezko aukera bat da.

Jolasorduak kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa errazten ditu eta, horrez gain, haurrek askatasunez adierazteko, sormena garatzeko eta ongizate emozionala indartzeko espazio bat eskaintzen du.

Eskolako jolastokia

Gure jolastokia gure ikasleei espazio segurua eta estimulatzailea eskaintzeko diseinatuta dago. Bereizitako eremuak izateak, bakoitzak bere interes eta beharretara egokitzen den jarduera bat aurkitzea ahalbidetzen du. Horregatik, gomendagarria da jolasgune egituratuak, atsedenerako berdeguneak eta mugimendua eta jarduera fisikoa sustatuko dituzten espazioak izatea. Ondo antolatutako patio batek instripuak prebenitzeaz gain, bizikidetza egokia eta errespetuzkoa ahalbidetzen du.

Garapen fisikoa eta motorra

Jolasorduak haurren garapen fisiko eta motorrean laguntzen du. Denbora horretan, jarduera fisikoak muskuluak indartzen ditu, koordinazioa hobetu eta ohitura osasungarriak sustatzen laguntzen du.

  • Joko aktiboak, hala nola, korrika egitea, salto egitea, eskalatzea, etab., erresistentzia eta oreka hobetzen ditu. 
  • Adin eta trebetasun-maila desberdinetara egokitutako espazioek ikasle guztien inklusioa eta parte-hartzea bermatzen dute. 
  • Jolasorduan jarduera fisiko egokia egiteak antsietatea murrizten eta ikasgelako kontzentrazioa hobetzen ere laguntzen dute.

Ez da korrika egitea eta mugitzea bakarrik. Korrika eginez eta beraien gorputzak koordinatuz, haurrek beren mugimendu-trebetasunak probatzen eta hobetzen dituzte, eta gorputzaren kontzientzia handiago bat hartzen eta beraien buruaren irudi hobea bat garatzen dute.

Garapen soziala

Jolasorduaren momentua gizarte-garapenerako ere funtsezkoa da; izan ere, elkarrekin jarduteko aukera dute, ikasgela bezain egituratuta ez dagoen giro batean, eta komunikatzeko, lankidetzan aritzeko eta gatazkak konpontzeko gaitasuna sustatzen dute. 

  • Ikaskideen arteko interakzioa errazten du, adiskidetasun-loturak sendotuz eta integrazioa sustatuz. 
  • Talde-jolasek txandak errespetatzen, partekatzen eta taldean lan egiten irakasten dute. 
  • Jolasorduan zehar, haurrek egoera desberdinei aurre egin behar diete, non konpondu eta negoziatu beharko dituzten arazoak aurketuzko zaizkien. Eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren trebetasunak. 
  • Askatasun handiagoa duten inguruetan, autonomia eta erabakiak hartzeko gaitasuna sustatzen dira.

Autoestimua eta garapen pertsonala

Bere berdinkideekin harremantzen den haur batek jolastu, partekatu, mugitu eta zuzenean interaktuatzen du bere inguruarekin, bizitzarako balio handiko trebetasun pertsonalak eta sozialak modu naturalean garatzen ditu. Lagun diezaiegun, beraz, “jolastea” eskatzen duen zeregin garrantzitsu honetan.

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.