Zergatik mozorratzea da onuragarria haurrentzat?

Txikitatik, haurrek berezko gaitasuna dute imajinatzeko, istorioak asmatzeko eta pertsonaia desberdinak sortzeko. Mozorroekin jolastea askotan dibertsio hutsa dirudien arren, garapen oso aberatsa dakar. Superheroi, sorgin, pirata, mediku edo irakasle izatera jolasten direnean, haurrek sentitzen dutena eta bizi dutena adierazten dute. Jolasaren bidez, inguruko mundua ulertzen saiatzen dira eta eguneroko egoerak barneratu eta kudeatzen dituzte. Adibidez, …

Balioetan heztea: familia eta ikastetxearen arteko lankidetza

Gaur egun, balioetan hezteaz hitz egitea haurren garapen integralaren oinarriari buruz hitz egitea da. Edukiez haratago, hezteak hazkunde pertsonalean, emozionalean eta sozialean laguntzea dakar. Prozesu horretan, familiaren eta ikastetxearen arteko lankidetza funtsezkoa da. Nevers Ikastetxean hezkuntza bide partekatu gisa ulertzen dugu, non eskola eta etxea norabide berean doazen, gizartean elkarbizitzeko gai diren pertsona konprometituak eta …

Nevers Ikastetxea: Ikaskuntza zentzumenen bidez eraikitzen

Nevers Ikastetxean esperientziatik, jakin-minetik eta aurkikuntzatik sortzen den ikastekomodu baten aldeko apustua egiten dugu. Haur Hezkuntzan, filosofia horrek gure tailersentsorialetan hartzen du forma, ikastetxeko irakasleek kontu handiz diseinatu etaabian jarritako proposamen baten bidez. Sentitu ikasteko Tailer hauen helburua sinplea eta sakona da aldi berean: haurrek mundua berenzentzumenen bidez esploratzea, esperimentatzea eta ulertzea. Testurak, koloreak,soinuak, material …

Autonomia eta sozializazioa: 3 urtekoen bi lorpen garrantzitsu

Haurra jaiotzen denetik 3 urte bete arte, asko dira umeek eta familiek bizitzen dituzten erronkak eta lorpenak. Lehen begiradak, totelkak, gorputz-mugimenduak edo elikadura likidotik solidora igarotzea, mugimenduan autonomia eskuratzea, lehen hitzak ahoskatzea edo berdinkideekin bizitzen ikastea… bizitzako lehen etapa hau etengabeko lorpen-prozesu bihurtzen da, eta etapa honek haurrari bidea irekitzen dio ikaskuntza berri eta garrantzitsuak …

Etxerako lanak udako oporretan. Beharrezkoak dira?

Udako oporraldia ikasturte osoko luzeena da, eta hori, seme-alabek ikasturtean zehar ikasitakoa ahaztea nahi ez duten familia askorentzat beste kezka bat da. Une horretan zalantza bat sortzen zaigu; udan, etxeko lanak bai ala ez? Ikasturtea luzea da eta errutina zurrun batek markatzen du. Horren ostean, denok oso nekatuta amaitzen dugu, batez ere gure ikasleek. Bere …

Altxa Burua Nevers

Geroz eta digitalizatuagoa den mundu honetan, konektatuta eta aldi berean deskonektatuta dagoena, hainbat pertsonek elkartzea eta aurrerapausu bat ematea erabaki dute. Beraien helburua, gailu mugikorren erabilera egokiaz kontzientziatzea eta heztea da. “Altxa Burua” mugimendua, beste asko bezala, tresna horiek adingabeen artean erabiltzearen ondorioek eragindako kezkatik sortu zen eta, orain, Nevers Ikastetxeko familiek pausu bat aurrera …

Arauen eta mugen garrantzia gure seme-alaben hezkuntzan

Arauek eta mugek funtsezko zeregina dute haurren garapen integralean. Familia gisa, mundua esplora dezaten maitasuna, babesa eta askatasuna eskaini nahi izatea naturala da, baina, era berean, funtsezkoa da segurtasunez, errespetuz eta erantzukizunez hasten lagunduko dieten arau argiak ezartzea.  Zergatik dira garrantzitsuak arauak eta mugak? Segurtasun emozionala ematen dute: Haurrek haiengandik zer espero den eta beren …

Jolas librearen garrantzia

Jolas librea garrantzitsua izateaz gain, haurren garapen egokirako tresna indartsuenetako bat da. Jolas horrek aukera ematen die zereginetatik deskonektatzeko, energia bideratzeko, berdinkideekin momentuak partekatzeko, arau sozialak barneratzeko, komunikatzeko, etab. Bere helburua etenaldi soil bat izatea baino haratago doa; gure ikasleen garapen fisiko, emozional eta sozialerako funtsezko aukera bat da. Jolasorduak kontzentrazioa eta errendimendu akademikoa errazten …

Emozioetan heztea. Zein beharrezkoa den!

Emozioak kanpoko edo barneko estimulu baten aurrean pizten diren erreakzioak dira. Beraien eginkizuna gure organismoa ingurunera egokitzea da. Horiek gabe, ezingo genuke gure barne-mundua ezagutu, ezta gure inguruko pertsonena ere.  Gizaki guztiok adierazten ditugun oinarrizko emozioak haserrea, amorrua, tristura, poza eta beldurra dira. Iraupen laburrekoak dira, baina mugitzen gaituen horri buruzko informazioa ematen digute. Era …

Olentzero maitea, zer ekarriko didazu Gabonetan?

Gabonak bueltan dira eta familia askorentzat, etxeko txikienentzako opariak erosteko uneak inflexio puntu bat suposatzen du. Zer eskatu diezaiokegu aurten Olentzerori? Zer behar dute? Zer etorriko litzaieke ondo? Ez da erreza asmatzea, zalantzarik gabe, baina agian “asmatzea” ez da zailena. Agian “kontzientziatzea” zailagoa da.  Egun hauetan haurrek ilusio handia sentitzen dute gabonetan ekarriko dizkieten opariengatik …