STEAM akronimo bat da, Zientzia (Science), Teknologia (Technology), Ingenieritza (Engineering), Arteak (Arts) eta Matematika (Mathematics) diziplinak integratzen dituen hezkuntza-ikuspegiari erreferentzia egiten diona. Metodologia honek, proiektu praktiko eta manipulatiboen bidez aipatutako diziplinak konektatzea bilatzen du.
Helburu nagusia, ikasleei beraien egunerokotasunean erabilgarriak egingo zaizkien trebetasunak eta ezagutzak eskaintzea da, hau da, bizitzan aurkitu ditzaketen arazo errealei erantzuteko erreminta baliotsuak.
Ikuspegi hezitzaile honen helburua ikasleak XXI. mendeko erronkeei aurre egiteko gai izan daitezan prestatzea da. Izan ere, zientzia-, teknologia-, ingenieritza- eta matematika-trebetasunak funtsezkoak dira, baina, era berean, problema konplexuak ebazteko sormena eta pentsamendu artistikoa aplikatzeko gaitasunak ezinbestekoak dira.
STEAM metodologiaren printzipioak
Alde batetik, STEAM metodologiak ikaskuntzaren ikuspegi holistikoa sustatzen du, hainbat diziplina integratzen dituelako lan-munduaren eta eguneroko bizitzaren errealitatea islatuz. Gainera, artearen osagaia sartzean, sormena eta adierazpen artistikoa sustatzen dira, arazoak konpontzeko eta berrikuntzarako funtsezkoak direnak.
Bestalde, teknologiak gero eta garrantzi gehiago duen mundu honetan, ikasleak etorkizuneko karreretan murgildu ahal izateko diziplina horiek integratzea beharrezkoa da. Era berean, STEAM proiektuak askotan, ezagutzaren aplikazio praktikoan zentratzen dira. Horrek, ikasleei mundu errealean ikasten ari direnaren garrantziaz kontziente izaten eta egunerokotasun horretan dauden erronkei aurre egiteko dituzten trebetasunak nola erabili ditzaketen ikusten laguntzen die.
STEAM proiektu askok lankidetza eta talde-lana eskatzen dutela nabarmentzea garrantzitsua da, pertsonek ingurune profesionaletan lan egiteko modua islatuz eta ikasleei gizarte-trebetasunak garatzen lagunduz.
Gainera, metodologia honek inklusiboa izateko eta interes eta trebetasun desberdinak dituzten ikasleak erakartzeko ahalmena du, diziplinen arteko oztopo tradizionalak gainditzen lagunduz eta ikasle guztien parte-hartzea sustatuz.
Metodologia Nevers Ikastetxean
Nevers Ikastetxean STEAM metodologiak egungo hezkuntzan eta gizartean berebiziko garrantzia duela uste dugu, ikasleak mundu dinamiko eta konplexu baterako prestatzen dituelako, funtzesko trebetasunak, berrikuntza eta ekitatea sustatuz.
Epe luzera, egungo eta etorkizuneko erronkei heltzeko gai diren gizabanakoen prestakuntzan inplementazio eraginkor batek eragin positiboa izan dezake. Metodologia honek ikasleak karrera berri eta aldakorretarako prestatzen ditu, gaur egun gizarteak behar dituen profesionalak bihurtuz.
Garatutako trebetasun hauek ez dira hezkuntza testuingurura mugatzen. Bereganatutako ikaskuntzek gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-arazoak konpontzen lagundu dezakete, ongizate komuna hobetuz.