Estimulazio goiztiarrak haurraren garapen fisikoa, kognitiboa, emozionala eta soziala estimulatzea bilatzen duten esku-hartzeei egiten die erreferentzia; hau da, txikiagoak direnean eta, beraz, jarduera horien aurrean harmen eta eraginkortasun handiagoa dutenean. Adin txikikoentzat erakargarriak diren jolas edo ekintzen bidez, haurraren gaitasunak eta trebetasunak suspertzen dira, eta haurraren garapenean izan daitezkeen gabeziak gainditu edo prebenitu. Haurrek, txiki-txikitatik …
Author Archives: sreven-admin
Atxikimendu segurua ezartzearen garrantzia 
Atxikimendua: gizabanako baten eta atxikimendu-figura baten (oro har, zaintzailearen) arteko elkartasuna edo lotura adierazten du. Atxikimendu teoriaren aitak, John Bowlbyk, haurraren “oinarrizko premia” gisa sailkatu zuen, izan ere, erreferentziazko heldu batekiko atxikimenduak edo loturak segurtasuna eskaintzen dio bere garapenean aurrera egin ahal izateko. Rafael Cristobalek atxikimendu honen garrantzia ezagutzen du, Konfiantzaren Pedagogiaren sustatzailea da eta …
Continue reading “Atxikimendu segurua ezartzearen garrantzia ”
Sorgina txirulina. Ipuin kontaketa musikatua.
Ekainak 2 (1-2 urte) Bolon 1 eta Bolon 2. Sehaska kantak eta esku jolasak. Gurasoek haien umeekin jolasteko aukera izango dute musika saio baten bitartez. Ipuin kontaketa zeharkako txirularen doinuaren laguntzaz bideratuko da. Euskal abesti eta ohiturak sustatzea da jarduera honen helburua. 1.saioa: 17:00tan 2.saioa 17:45etan (10 familia baino gehiago apuntatzen badira, 2.saioa ordu honetan …
Continue reading “Sorgina txirulina. Ipuin kontaketa musikatua.”
Haur masaje ikastaroa Durangon (izen-ematea irekia)
Zer da haur masaje ikastaroa? Saio bakoitzean haurraren gorputz atal bat landuko da (oinak eta hankak, sabela,bularra, aurpegia eta bizkarra) eta hazkuntzaren inguruko gai desdeberdinak landukodira: Haurren loa. Haizeak eta kolikoak. Atxikimendu ziurra. Familia kontziliazioa. Ikastaroaren informazio praktikoa Noiz. Lehenengo saioa. Urtarrilak 22 (11:00 – 12:30) Non. Nevers Ikastetxea. C/Bruno Mauricio de Zabala, 6 – …
Continue reading “Haur masaje ikastaroa Durangon (izen-ematea irekia)”
Ikasturte berria, heziketa programa berriak
Nevers Ikastetxean ikasturtea heziketa proiektu berritzaileekin hasi dugu. Eskaera berriei aurre egitera eta gure ikasleei eskaintzen diegun hezkuntza jarduera hobetzera bideratutako proiektuak, alegia, hauek dira: KIVA, BIZI-BIZI eta STEAM. KIVA – Eskola jazarpenaren aurkako programa KIVA, Finlandiako Hezkuntza Ministerioak garatu duen eskola jazarpenaren aurkako programa ospetsua da. Mundu mailan ikastetxe ugaritan martxan jartzen urteak eman …
Continue reading “Ikasturte berria, heziketa programa berriak”
Nevers Ikastetxeko irakurketa -idazketa proiektu berritzailea
Gaur egungo eskolaren erronka handienetako bat, irakurle eta idazle trebeak prestatzea da, modu mekanikoan irakurtzearekin eta idaztearekin konformatzen ez direnak, irakurketa eta idazketa bizitzen dutenak. Hezkuntzaren eremuan, irakurketaren eta idazketaren irakaskuntza ez da erronka berria. Eskolek urte asko daramatzate metodoak ikasleen beharretara garatzen eta aplikatzen. Metodo hauek gero eta egokiagoak eta berritzaileagoak dira, haurrek trebetasun …
Continue reading “Nevers Ikastetxeko irakurketa -idazketa proiektu berritzailea”
Konfiantzan oinarritutako pedagogia
Aurreko ikasturtean gure ikastetxeko haurtzaindegia berregitearen aldeko apustua egin genuenean, espazio berri bat berridazteko aukera paregabea sortu zitzaigun. Argi geneukan oihal zuri hori maitasunez, berotasunez, argiz eta ingurumena errespetatzen duen material naturalez hornitu behar genuela, biztanleei etxe berri batek ematen duen erosotasuna eta ongizatea emateko. Ez zen lan erraza izan. Apustua handia zen, baina eraikuntza …
Nevers Ikastetxeko Haurtzaindegia. Matrikulazio epea, zerbitzuak, hezkuntza proiektua, egutegia eta ordutegia
Nevers Ikastetxearen Haurtzaindegi zerbitzuak ordutegi zabal eta malgua izateaz gain, instalazio berriak eta gertuko hezkuntza proiektu familiarra eskaintzen du. Jarraitu irakurtzen gure zerbitzu guztiak ezagutzeko. Instalazio berriak, haurren garapen naturalari egokituak Gure instalazio berriak ezin hobeak dira 0 eta 3 urte bitarteko haurrak konfiantzaz garatu daitezen. Haurrei gune ezberdinen inguruan ikasten, aztertzen eta jakin-mina pizten lagunduko dieten gune …
Ezagutu Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria
Iritsi da ikasturte berria, eta harekin batera, semea edo alaba matrikulatzeko haurtzaindegi on eta fidagarria aurkitu beharra. Nevers Ikastetxean, badakigu ikastetxe bat aukeratzeko garaian onena nahi eta espero duzula. Labur-labur azaldu nahi dizkizugu oraintsu Durangoko herrigunean ireki dugun haurtzaindegi berriaren ezaugarrietako batzuk. Hala txikienen nola gurasoen beharrak asetzeko bereziki pentsatutako haurtzaindegi bat da. Ezagutu Durangoko …
Continue reading “Ezagutu Nevers Ikastetxearen haurtzaindegi berria”
Ikasgeletara bueltatzeko sei gomendio, 2020/21 ikasturteari begira
2020/21 ikasturtearen hasiera ezberdina izango da. Aurten, lehenengo egunaren urduritasunari, ikasgeletara modu seguruan itzultzeko segurtasun- eta higiene-neurri berriak gehitu behar dizkiogu. Irakasle eta ikasleok errutinak berrantolatu eta protokolo berrietara egokitu behar izango ditugu. Horregatik, oso lagungarri izan daiteke aldez aurreko planifikazio bat egitea. Ikasgeletara bueltatzeko sei jarraibide 1. Berreskuratu eta entrenatu higiene-ohiturak Funtsezkoa da haurrak …
Continue reading “Ikasgeletara bueltatzeko sei gomendio, 2020/21 ikasturteari begira”