Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre

Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere. Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera …

Nevers Ikastetxea. Irudi berria bestelako hezkuntza eredu batentzat

Gaur egun oso berezia da, ikastetxean Gabonen aurretik ospakizunetan gabiltzalako eta, baita ere, atsegin handiz aurkezten dizuegulako Nevers Ikastetxearen irudi korporatibo berria. Marka gaztea da, apala, gertukoa, geure ikastetxeko hezkuntza sistema berritzailearen, identitatearen eta ibilbidearen balioa azpimarratzen dituena. Aro berri honetan, gutxika-gutxika, komunikatzeko elementuak irudi berrira egokituko ditu ikastetxeak.  Hori dela eta, webgunea, sare sozialak eta bulegoko materiala aldatuko ditugu, …

Nevers kiroleko handien artean

Nevers Ikastetxean, beste hainbat diziplina eta balioen artean, garrantzi handia ematen diogu kirolari eta horrek dakarren guztiari. Gure iritziz, kirola bultzatu eta zaindu egin behar da, egozten zaizkion onurak direla-eta; izan ere, onurak baitakartza ikasleen osasunarentzat zein ikasleek ohitura eta gaitasunak bereganatzeko orduan. Kirolarekin dugun konpromisoa curriculum hutsaz harago doa. Eskolaz kanpoko jarduerak aurrera eramaten ditugu ere, …

Gurasoen kooperatiba izatearen onurak

Nevers Ikastetxeko jabetza ez da kanpoko kapitala duen erakunde publiko edo pribatu batena, gurasoak dira erakundearen jabeak, kooperatibaren irudiaren bitartez. Familia eta ikastetxea lerrokatuta Posible den guztietan, hezkuntza-erakundeak eta gurasoak eskutik joan behar dira ikasleen prestakuntzan, erabat arrakastatsua izan dadin. Ikasleak bizi direneko bi giroetan irakasten diren metodologia eta balioak lerrokatuta egon behar dira kontraesanak gerta ez daitezen, sarritan …