Nevers Ikastetxean, gure ikasleen aita-amen parte hartze aktiboa funtsezkoa da Zentroaren garapen egokirako, ezin zen bestela izan.

1977an, familiek ikastetxearen bilakaeran zuten esku hartzea biziagotu egin zen. 1982an sortu zen Irakaskuntzarako Nevers Sozietate Kooperatiboa. Harrezkero, hazten jarraitu dugu, betiere bizikidetza onaren eta gurasoen eta irakasleen arteko harremanaren balore komunitarioekin.

BETIERE FAMILIEN ETA IKASLEEN INTERESAK GOGOAN IZANDA.

Harrotasunez esan dezakegu, gaur egun ere, hezkuntzaren abangoardian jarraitzen dugula horri dagokionez. Ikasleen hezkuntza-orientazioa ikastetxeko irakasleei eta langileei ez ezik, aita-amei ere dagokiela defendatzen dugu, haiek baitira hezkuntza eredu jakin bat aukeratzen dutenak, eta haien beharrak ezagutzen dituztenak.

Helburu nagusiak honako hauek dira: informazio hobea ematea, aurkezten den edozein arazo konpontzeko elkarri aholkuak eta laguntza eskaintzea, hainbat jarduera proposatzea (prestakuntzakoak zein ludikoak), ideiak eta kontzeptuak argitzea eta, batez ere, elkarrizketarako gune komun bat eraikitzea, ikastetxe batean oso beharrezkoa baita.

Horri esker, Nevers Ikastetxean beti egon gara zabalik hausnarketarako eta aldaketa posibleak egiteko. Ezin dugu ahaztu ahalegina bi noranzkoa bada, ikasleak asko adoretuko direla, eta hori, noski, etorkizuneko gizarteek estimatuko duten zerbait da.

Azken finean, kasu bakoitzean eta etxe bakoitzean errealitate ezberdinak daude, eta horiek ulertzen eta partekatzen jakin behar da. Izan ere, ikasle bakoitzaren jarraipen akademikoa irakasleen eta familiaren arteko komunikazioaren jarioaren araberakoa da hein handi batean.

GUZTIONTZAT ONURAGARRIA DEN EREDUA

Hezkuntza-sektorean kontu hartu beharreko aukera ona da beti eredu kooperatiboa, baina, gainera, gure kasuan, hainbat hamarkada daramatzagu hezkuntza arautua egiten, zeinetan gurasoek asko duten esateko, iritzia emateko eta proposatzeko. Aurreko blogean aipatu bezala, gurasoen kooperatiba bat izateak onura ugari dakartza. Horien artean aipatzekoak dira honako hauek:

  • Familien eta ikastetxearen arteko iritziak jariokortasun handiagoz trukatzeko aukera ematen du.
  • Finantzak eta antolaketa hobeki gainbegiratzen dira.
  • Denboran zehar iraunkorrak diren erabaki estrategikoak hartzen dira.
  • Hezkuntza eredua bilakatu egiten da eta familien arabera egokitzen da.
  • Familien errealitateak ezagutzen dira, eta haien beharrak asetzeko lan egiten da.

Gure hezkuntza ereduari edo gurasoak kide dituen hezkuntzarako kooperatiba gisa lan egiteko dugun moduari buruz gehiago jakin nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan.

Elkarrizketan Parte hartu

1 Comments

  1. Kaixooo!!
    Zuekin lan egitea gustatuko litzaidake.
    Non igo ahalko nuke nire CVa?

    Mila esker,

    Ixone Azaola

Iruzkin bat utzi

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Déjanos tus datos y te llamaremos.

Pide cita previa para conocer Nevers ikastetxea.






    * Requerido.

    Utzi zure datuak eta deituko dizugu.

    Nevers ikastetxea ezagutzeko aurretiko hitzordua.






      * beharrezkoa.