Ikastetxeetako hezkuntzak eta irakasteko moduek erronka handi bati egin behar diote aurre gaur egun. Bideak zabaldu nahi dituzten eredu berriak sortzen dira, pentsamendu kritikoa eta arrazoimena bultzatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, maila guztietan aldarrikatzen da ikasleen sormen gaitasuna, ikasgelara lehenengoz sartzen direnetik, unibertsitatera heltzen diren arte.

Horixe izan da Durangoko Nevers Ikastetxearen kasua, aspaldi urrundu baitzen soilik oroimenezkoa den hezkuntza formatu tradizionaletik. Horren ordez, erabaki ausartak hartzen jakin izan dugu, ikastetxea etorkizunerantz bideratuz.

Sormenak hezkuntzan dituen onurak

  • Autoestimua indartzea eta nork bere burua hobe ezagutzea: Ikasleen artean antzeman daitekeen hobekuntza nagusietako bat autoestimu handiagoa da. Txikienei haien leku propioa emanez, haien alderdirik sortzaileena garatzeko aukera ematen zaie, haien buruarengan duten konfiantza indartuz eta banakotasunaren alderdirik positiboenak garatuz. Banako garapen hori hobetzeak zuzeneko eragina du ikasleek haien sentimenduak agertzeko orduan. Hori horrela, eta giro segurua sortuz gero, direna izateko aukera dute.
  • Komunikazioari mesede egiten dio: Nork bere burua hobeto ezagutzea eta autoestimu handiagoa izatea islatu egiten da hirugarrenekin hartu-emanak izateko aldez aurretiko jarreran. Ikasleak urrundu egiten dira nahasmendu, urduritasun edo frustrazio egoeretatik, eta inguruan dituzten pertsonekin modu irekian komunikatzen hasten dira.
  • Sozializazioa bultzatzen du: Oso gaztetan, pertsonek besteekiko enpatia izaten dute ezaugarri, eta harberagoak izan ohi dira harreman berriak hasteko edo txerazko harremanak sendotzeko orduan. Ez dute arazorik izaten behar dutena eskatzeko orduan eta haien lehentasunak adierazteko orduan. Pertsona malgu bihurtzen dira eta ez die eragozpenik sortzen hainbat eratako harreman sozialei aurre egin behar izateak.
  • Integritatea garatzen du:Oinarrizko balioa da hezkuntzan, txikitatik, eta bi alderdi ditu aplikazioan: integritatea, bizitza pertsonalean zein lanekoan. Hori lortzeko, sormena sustatu eta ikaslearen talentua atzeman behar dira, etorkizunean lagungarri gertatuko baitzaizkie besteengandik bereizten dituen ezaugarri gisa.

Geure hezkuntza proiektua

Ikasgelan sormena bultzatzeak ez du zertan prozesu korapilatsua izan. Geure Durangoko ikastetxean estimulazio goiztiarra eta teknologia berrien aldeko apustua uztartzen asmatu dugu, lagunartekoa, gertukoa eta abegikorra den giroan.

Hori dela eta, Hezkuntzaren teknologia sormenez aplikatzen dugu. Gauza jakina da, etorkizunean, hamar gaztetatik zortzi esparru digitalean lanean arituko direla, oraindik existitzen ez diren ogibideetan. Horretarako, etengabeko aldaketetarako prest egon beharko dira. Hori dela eta, Neversen, ikasgai guztietan Gaitasun Digital guztiekin egiten dugu lan, IKTak txertatzen dituzten metodologiak baliatuz.

Geure proiektua Haur hezkuntzatik Bigarren mailako hezkuntzara arte doanez, zentro osoan ezarri nahi ditugu IKTak, etengabeko berrikuntza prozesuan dagoen eredu bat garatuz.

Ondorioz, Durangon belaunaldi berriak hezteko lan egiten dugu, ilusioz eta gogo biziz, eta gure esperientziak munduarekin partekatzen ditugu, gizartearen garapenean elkarlana egiteko asmoz.