Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantzia

aprendizaje-colaborativo

Hezkuntzaren alorraren baitan, eta azken ikerketen arabera, ikaskuntza kooperatiboaren tekniken bitartez gauzatzen dena da, ezbairik gabe, irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozedurarik osoena eta eraginkorrena.

Horrela, 90eko hamarkadatik aurrera batik bat, ikuspegi hori duen proiektukako metodologia hezkuntzaren abangoardia gisa har dezakegunaren parte izatera heldu da.

Ikaskuntza kooperatiboaren definizioa

Zer ulertzen dugu ikaskuntza kooperatiboarekin? Bada, irakaskuntzarako metodo eta estrategia egituratuen multzo oparo eta heterogeneo bat bezala defini dezakegu, zeinaren bitartez ikasleek elkarrekin taldeka lan egin dezaketen, enpatia, elkartasuna eta desberdintasunarekiko errespetua bezalako balio hain garrantzitsuen bitartez. Nabarmen laguntzen du pertsonen artean harreman onak eratzeko orduan, bai eta ikastetxeen baitako disidentzia oro integratzeko orduan ere.

Lankidetzarako metodologiak Nevers Ikastetxean

Durangoko udalerrian dagoen zentro berritzaileko ikasgeletan, hau da, Nevers Ikastetxeako ikasgeletan, hainbat tresna baliagarri erabiltzen ditugu, ikasleek tresna eta gaitasun sozial ugari beregana ditzaten. Horiek berebiziko garrantzia dute emaitza akademiko ezin hobeak bermatzeko eta oinarrizkoak dira ikasleek arlo funtzional guztietan haien osasun psikologikoaren eta ongizatearen garapen eta funtzionamendu onak izan ditzaten. Beraz, 0 eta 16 urte bitarteko haurrek haien potentzial guztia garatzen dute hemen lankidetzarako metodologien bitartez. Metodologiak pixkanaka ezartzen ditugu beti eta, nola ez, modu guztiz pertsonalizatuan.

Lan kooperatiboaren onurak

Bestelako ikaskuntza egiturak aintzat hartuz gero, hala nola indibidualista edo jarduera lehiakorra, hainbat onura antzeman daitezke, harremanen mailan batez ere; izan ere, lehenengo biek ezin diote maila horri heldu. Ikaskuntza kolaboratiboaren berezko ezaugarriak dira zenbait helburu, metodologia honetan bakanak direnak, gainera; esaterako, elkarrekin ikasteko elkarri laguntzea eta bizikidetza normalizatuagoa izatea, “bestea” modu sakonagoan ezagutzearen bitartez.

Onura ugari antzematen dira oinarrizko hezkuntzatik hasi eta unibertsitateraino talde kooperatibo gisa prestatzen direnean.

Aipatu beharra dago ere, onura nagusi gisa, hobekuntza kualitatiboa gertatzen dela afektibitate- eta harreman-prozesuetan. Oso positiboa da, ikasleek beraiek elkarri laguntzea eta besteez arduratzea bultzatzen baita. Horrek murriztu egiten du estereotipazio soziala eta, ondorioz, murriztu egiten dira haurren ezaugarri jakin batzuen marjinazio edo diskriminazioa. Horri dagokionez, desberdintasun mota asko aipa genitzake, gorputzarekin, etniarekin edo arrazarekin lotutakoak, zein beste edozein motatakoak.

Azkenean, eta zehazki lan esparruari dagokionez, planteamendu didaktiko horiek lan dinamika positibo eta kolaboratiboak indartzen dituzte, zeinak, gaur egungo eskaera nagusiak ikusita, behar-beharrezkoak diren taldeko lana eta diziplinarteko lana behar bezala garatu ahal izateko.

Ezin dugu ahaztu ideiak trukatzea, zereginak negoziatzea eta gatazkei aurre egitea edo irtenbide bat ematea gure eguneroko ogia direla, eta oso zaila dela horiei aurre egitea beharrezkoak diren gaitasun eta trebezia sozialak eduki ezean.

Bestalde, baliteke ikaskuntza kooperatiboaren ekarpen handienetariko bat lan kolaboratiboak dakarren autonomia izatea, eraldaketa ebolutibo betean nortasunaren garapenari ematen dion guztiarengatik. Metodo honi esker, eta haurtzaindegian eta haur hezkuntzan psikomotrizitatea garatzeari esker, haurren autoestimua eta autokontzeptua nabarmen indartzen dira.

Teknologia berriak eta ikaskuntza kooperatiboa

Oso interesgarria da ere IKTak horrelako ikaskuntza egituran txertatzea. Teknologia berriek komunikatzeko eta elkarreraginetarako eredu berriak sortzen dituzte, eta gizakion arteko lankidetzarako tresnak dira, bai ikasgela barruan, bai ikasgelatik kanpo.

Amaitzeko, garrantzitsua da Nevers Ikastetxeako irakasleen irudia aipatzea, funtsezkoa baita benetako ikaskuntza kooperatiboko edozein proiektutan. Gidariak dira, eta baita irakasleak eta bitartekariak ere, prestakuntza zikloko prozesu guztian zehar.