Aurreko post-ean, Nevers kiroleko handien artean izenburua zuenean, Nevers Ikastetxeak bere gain hartu zuen konpromisoa jakinarazi nahi izan genuen, prestakuntza osatu eta aberastu, eta hezkuntza esparruaren baitan sormena piztu eta bideratuko duten jarduera multzoa ikasleei eta haien familiei eskaintzekoa, hain zuzen ere.
Gure zeregina, kirolaren balioa bizirik mantentzea da. Bestela esanda, geure bizitzak kirolarekin lot ditzagun lortzea, gizakiaren hezkuntza integralaren bidez. Ikaskuntzan hainbat balio garatzeko tresna baita, besteak beste, taldeko lana, koordinazioa eta berdinen arteko errespetua garatzeko.
Oraingoan, kirolak sozializatzeko eta gizarteratzeko tresna gisa duen funtsezko egitekoa erakutsi nahi dizuegu. Horretaz gainera, modu eraginkorrean gizarteko zein eremutan aplikatzen den azalduko dizuegu.
HAINBAT INTEGRAZIO MOTA GERTATZEN DIRA KIROLAREN BITARTEZ
- Kirola eta komunitatea: Kirola sozializazioaren erdigunean kokatzen da auzoetan, izan ere, oso ohikoa da gazteenek orduak ematea kaleetan. Hori dela eta, kirolak eragina du nortasuna eraikitzeko orduan, eta oreka edo helburu bat ematen dizkie.
- Kirola eta emakumeak: Ezarritako estereotipoak apurtu nahi dira eta gizon eta emakumeen arteko errespetu, tolerantzia eta berdintasunean hezi. Esparru profesional batean gizonak bezain lehiakorrak eta saiatuak izan daitezkeela agerian jarri nahi da.
- Kirola eta immigrazioa:Hainbat kultura lotzeko tresna gisa agertzen da, lengoaia unibertsala baitarabil. Jokatzen dutenen arteko elkarlan eta lankidetzan oinarritzen denez, kulturarteko gune bat sortzen da.
KIROLA HAURREN HEZKUNTZAN TXERTATZEAREN ONURAK
Durangoko geure ikastetxean erabat sinesten dugu estimulazio goiztiarrean, baita geure ikasleen kirol jardunei dagokienean ere. Hori guztia epe luzeko ikuspegi batekin. Onura handiak eskaintzen dizkie eta, gainera, horiek epe laburrean ere atzeman daitezke:
- Ikasleek ulertu egiten dute helburu batzuk lortzeko, ikasteko, sakrifikatzeko eta saiatzeko aldi bat egon behar dela.
- Aldi berean, lagundu egiten die dena bat-batekoa ez dela ulertzen eta, aitzitik, emaitzak lortzeko lan egin behar dela ulertzen.
- Lorpenekin gozatzen eta porrotak onartzen ikasten dute.
- Bestalde, taldeko kirolek eta ikasleekin batera entrenatzeak sozializazioa eta integrazioa bultzatzen dituzte.
- Esperientziak bizitzea eta talde baten parte izateak dakartzan sentimenduez gozatzea.
- Elkarrekin lan egitea, elkarri laguntzea eta helburu komun baten alde sakrifikatzea eta borrokatzea.
- Haurraren autoestimua eta konfiantza
NOLA LORTZEN DUGU KIROLA NEVERSEN TXERTATZEA?
Oso gaztetatik, Nevers Ikastetxeak gure ikasleak eskola orduetatik kanpo kirola egitera animatzen ditu, eskolaz kanpoko hainbat jarduera haien eskura jarriz, futbol edo saskibaloi talde bateko kide izatetik hasi eta padel txapelketetan parte hartzeko aukeraraino.
Neversen, hezkuntza formala eskaintzeaz gainera, ikasleei eta haien familiei pertsona gisa aberasteko eta hazteko bide emango dieten hainbat jarduera eskaintzeko konpromisoa hartu dugu gure gain. Horretarako, ezinbestekoa da instalazio egokiak edukitzea, dagozkien liga eta federazioetako baldintza guztiak betez. Baina, beste ezer baino lehen, garrantzitsuena ikasle guztiek eskatzen duten mailan egotea da.
Azken horri dagokionez, Nevers Ikastetxeak ahalegin eta inbertsio handia egin ditu barneko zein kanpoko kirol instalazioak hobetzeko. Gaur egun futbolean eta saskibaloian aritzeko zelai estalia dugu, eta saskibaloirako beste sei kantxa, futbol partidak jokatzeko ere balio dutenak. Hori guztia ikastetxe ondoan dagoenez, adin guztietako ikasleek kirola egiteko erraztasunak dituzte. Horri esker, Nevers Ikastetxea kirolaren arloko erreferentzia bihurtu da Bizkaian oso denbora gutxian.
ARRAKASTA KASUAK
Jarraian, kirolaren eta gizarteratzeari laguntzearen arloko ekimenik esanguratsuenetariko batzuk aurkezten dizkizuegu.
- Frantziako Ermont hirian, bizilagunak biltzeko kirol programa herritar bat abiarazi zuten, boluntariotzaren bitartez, nortasun kolektibo bat izan zezaten, komunitatean esku-hartze hobea izan zezaten eta elkartasun jarrerak gara zitzaten.
- Ingalaterrako Streetgames Programa kirola auzo behartsuetan bizi diren gazteengana eramaten saiatzen da. Egiten dituzten jarduerak portaera eredu gisa dira baliagarriak. Programak finantzaketa publikoa jasotzen du, instalazio publikoak hobetzera eta enplegua sortzera bideratzen dena.