Hezkuntza-teknologiaren helburuak gure ikastetxean

Hezkuntza-teknologiak azkar egiten du aurrera. Gure ingurura begiratuz gero, ikusiko dugu gauza fisikoek mundu digitalean bere alderdia dutela, eta, gainera, era guztietako informazioa dugula eskura, bere alde on eta txarrekin. Nevers Ikastetxean aspaldi ohartu ginen horretaz, horregatik hartu genuen gure ikasgeletan azken teknologia txertatzeko erabakia. Baina ba al dakizu nola ateratzen dieten etekina gure ikasleek aurrerapen teknologiko horiei? Kontatuko dizugu. …

Elikadura ikastetxeko jantokian: janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egindakoa izan behar da

Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa gertatzen …

Nevers ikastetxea, gurasoen sozietate kooperatibo bat

Nevers Ikastetxean, gure ikasleen aita-amen parte hartze aktiboa funtsezkoa da Zentroaren garapen egokirako, ezin zen bestela izan. 1977an, familiek ikastetxearen bilakaeran zuten esku hartzea biziagotu egin zen. 1982an sortu zen Irakaskuntzarako Nevers Sozietate Kooperatiboa. Harrezkero, hazten jarraitu dugu, betiere bizikidetza onaren eta gurasoen eta irakasleen arteko harremanaren balore komunitarioekin. BETIERE FAMILIEN ETA IKASLEEN INTERESAK GOGOAN IZANDA. …

Onlineko segurtasuna: ikasleen nabigazioa

Nevers Ikastetxean teknologia berriek gure ikasle guztien garapen kognitiboari lagundu behar diotela ulertzen dugu, haurtzaindegitik hasi eta unibertsitatera sartzen diren arte. Izan ere, gaur egun, IKT gaitasunak gure eguneroko bizitzaren parte dira, denetarako erabiltzen baititugu, baina, beharbada, lan arloan dago horiek erabiltzeko beharrik handiena. Beraz, haien garrantziaz jabetuta, gure zentroak XXI. mendeko eskaera horietara erabat egokitzea bermatzen …

Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantzia

Hezkuntzaren alorraren baitan, eta azken ikerketen arabera, ikaskuntza kooperatiboaren tekniken bitartez gauzatzen dena da, ezbairik gabe, irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozedurarik osoena eta eraginkorrena. Horrela, 90eko hamarkadatik aurrera batik bat, ikuspegi hori duen proiektukako metodologia hezkuntzaren abangoardia gisa har dezakegunaren parte izatera heldu da. IKASKUNTZA KOOPERATIBOAREN DEFINIZIOA Zer ulertzen dugu ikaskuntza kooperatiboarekin? Bada, irakaskuntzarako metodo eta estrategia egituratuen multzo oparo eta …

Sormenak ikasgelan duen garrantzia

Ikastetxeetako hezkuntzak eta irakasteko moduek erronka handi bati egin behar diote aurre gaur egun. Bideak zabaldu nahi dituzten eredu berriak sortzen dira, pentsamendu kritikoa eta arrazoimena bultzatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, maila guztietan aldarrikatzen da ikasleen sormen gaitasuna, ikasgelara lehenengoz sartzen direnetik, unibertsitatera heltzen diren arte. Horixe izan da Durangoko Nevers Ikastetxearen kasua, aspaldi urrundu baitzen soilik oroimenezkoa den hezkuntza formatu …

Kirola metodo integratzaile gisa

Aurreko post-ean, Nevers kiroleko handien artean izenburua zuenean, Nevers Ikastetxeak bere gain hartu zuen konpromisoa jakinarazi nahi izan genuen, prestakuntza osatu eta aberastu, eta hezkuntza esparruaren baitan sormena piztu eta bideratuko duten jarduera multzoa ikasleei eta haien familiei eskaintzekoa, hain zuzen ere. Gure zeregina, kirolaren balioa bizirik mantentzea da. Bestela esanda, geure bizitzak kirolarekin lot ditzagun lortzea, gizakiaren hezkuntza …

Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives

Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives,  “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan. Bi egunetako hitzaldi eta tailer interaktiboetan hartu genuen parte, eta hezkuntzaren …

Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre

Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere. Hezkuntzak berak duen garrantziarengatik, Nevers Ikastetxearen helburu nagusietako bat genero diskriminazioa desagerraraztea eta berdintasuna sustatzea da, jarrera …

Psikomotrizitatearen garapena haurtzaindegian eta haur hezkuntzan

Hezkuntzako lehenengo etapetako, alegia, haurtzaindegi eta haur hezkuntzako alderdirik garrantzitsuenetako bat psikomotrizitatearen garapena da. Adieretako baten arabera, psikomotrizitatea mugimen-funtzioen eta funtzio psikikoen integrazioa da. Haurrek, helduek bezalaxe, berezko beharra dute beste pertsonekin harreman sozialak ezartzeko. Psikomotrizitate hezigarriak garapen horretan laguntzen die, bereziki, lotsatiak badira edo segurtasunik ez badute; izan ere, diziplina honen bitartez komunikatzeko dituzten gaitasunak garatzen dituzte eta …