Elikadura ikastetxeko jantokian: janaria etxekoa bezalakoa izan dadin, etxean egindakoa izan behar da

Ondo baino hobeto dakigu zein garrantzitsua den nutrizioa handien zein txikien osasunerako, eta behin eta berriz errepikatzen digute horixe Osasunaren Mundu Erakundetik (OME). Eta arrazoi guztiarekin. Izan ere, elikadura ohitura egokiak eta egunero ariketa fisiko neurritsua egitea ezinbestekoak dira bizimodu osasuntsu bat izateko eta pertsonen ongizate orokorrerako. Gomendio horiek jarraitzen ez baditugu, halabeharrez gertatu beharrekoa […]

,

Onlineko segurtasuna: ikasleen nabigazioa

seguirdad-ordenadores-niños

Nevers Ikastetxean teknologia berriek gure ikasle guztien garapen kognitiboari lagundu behar diotela ulertzen dugu, haurtzaindegitik hasi eta unibertsitatera sartzen diren arte. Izan ere, gaur egun, IKT gaitasunak gure eguneroko bizitzaren parte dira, denetarako erabiltzen baititugu, baina, beharbada, lan arloan dago horiek erabiltzeko beharrik handiena.

Ikaskuntza kolaboratiboaren garrantzia

aprendizaje-colaborativo

Hezkuntzaren alorraren baitan, eta azken ikerketen arabera, ikaskuntza kooperatiboaren tekniken bitartez gauzatzen dena da, ezbairik gabe, irakaskuntza eta ikaskuntzarako prozedurarik osoena eta eraginkorrena.

Sormenak ikasgelan duen garrantzia

Ikastetxeetako hezkuntzak eta irakasteko moduek erronka handi bati egin behar diote aurre gaur egun. Bideak zabaldu nahi dituzten eredu berriak sortzen dira, pentsamendu kritikoa eta arrazoimena bultzatzen dituztenak. Ikuspegi horretatik, maila guztietan aldarrikatzen da ikasleen sormen gaitasuna, ikasgelara lehenengoz sartzen direnetik, unibertsitatera heltzen diren arte.

Kirola metodo integratzaile gisa

Aurreko post-ean, Nevers kiroleko handien artean izenburua zuenean, Nevers Ikastetxeak bere gain hartu zuen konpromisoa jakinarazi nahi izan genuen, prestakuntza osatu eta aberastu, eta hezkuntza esparruaren baitan sormena piztu eta bideratuko duten jarduera multzoa ikasleei eta haien familiei eskaintzekoa, hain zuzen ere. Gure zeregina, kirolaren balioa bizirik mantentzea da. Bestela esanda, geure bizitzak kirolarekin lot […]

Nevers Harvardeko Unibertsitateko Project Zero Perspectives-en

Harvard pamplona

Nevers Ikastetxean etengabe ikasten dugu hezkuntza proiektu berri eta berritzaileei buruz. Hori horrela, argi genuen Harvardeko Unibertsitateak joan den urrian Iruñean antolatu zituen jardunaldietan egon behar ginela, eta horixe egin genuen. Project Zero Perspectives,  “Ulermena mundu konplexu baterako” izenburuaren esparruan, hitzaldiak eta tailer interaktiboak egon ziren jardunaldiek irauten zuen bi egun horietan.

Desberdintasunari hezkuntzatik egiten zaio aurre

Educar en igualdad durango

Genero desberdintasuna gaitz bat da, gizarte osoan eragina duena eta, tamalez, hezkuntza sistematik desagertu ez dena. Genero estereotipoz josiak daude testuliburuak oraindik ere, eta horrek eragina du haurren jarrera eta ohituretan, eta baita haien ikasketa edo ibilbide profesionalekin lotutako hautuak egiteko orduan ere.

Psikomotrizitatearen garapena haurtzaindegian eta haur hezkuntzan

Hezkuntzako lehenengo etapetako, alegia, haurtzaindegi eta haur hezkuntzako alderdirik garrantzitsuenetako bat psikomotrizitatearen garapena da. Adieretako baten arabera, psikomotrizitatea mugimen-funtzioen eta funtzio psikikoen integrazioa da.

Benetako hezkuntza hirueleduna posible da

trilingüismo

Nevers Ikastetxean ikasleek programa hirueleduna ikasteko aukera izateko helburuarekin egiten dugu lan. Helburu horrekin, Europar Batasunaren eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren ildoak aplikatzen ditugu. Badakigu hizkuntzen estimulazio goiztiarrak azkarrago ikastea ahalbidetzen duela eta, horregatik, eraginkorrak gara hizkuntzak ikastean ez ezik, ikasteko tresna gisa erabiltzean ere.